[itzul] Erantzukizun/Erantzunkidetasun
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Ots 9, 13:51:54, CET 2023
Oso galdera ona, Patricia, eta zurekin bat egiten dut.
Zuk azaldutako adibideak agerian uzten du hitz-eraketan gauzen
erregulartasunetik desbideratzen diren aldaketa fonetikoak sarrarazteak
sistematikari kalte egiten dioten disfuntzioak sortzen direla batzuetan.
Pentsatzen dut "erantzuNkizun"i kakofoniko iriztetik heldu dela tarteko N
hori kentzearena. Baina kakofonia-irizpide hori oso hala moduz erabiltzen
da [barka "oso hala moduz" idazteagatik, eta ez "oso halamoduz", baina
Euskaltzaindiaren Hiztegiak horretara behartzen nau]:
- "erantzunkizun"etik kentzen bada, "entzunkizun"etik ere kendu beharko
litzateke eta "entzukizun" esan?
- "osasundun"en ordez "osasudun" esan?
- "hegazkingintza"ren ordez (horrela agertzen da Euskaltzaindiaren
Hiztegian) "hegazkigintza"?
- "hiztegigintza"ren ordez (hala agertzen da Euskaltzaindiaren
Hiztegian) "hiztegintza"?
- "ernegagarri"ren ordez (hala agertzen da Euskaltzaindiaren
Hiztegian) "ernegarri"?
Esango nuke sistematika pittin bat falta zaigula.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Patricia Jorge Kuartango (kuartango a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2023 ots. 9, og. (13:13)):
> Kaixo guztioi, aspaldiko partez:
>
> Zalantza: lehenagotik «erantzukizun» bageneukan, zergatik, gero,
> «erantzuNkidetasun»?
>
> Itzel kosta zitzaidan lehenengoa «n» barik idazten ikastea, eta, orain,
> bigarrenarekin, nahastu egiten naiz sarri 😁.
>
> Ondo-ondo segi!
>
>
>
> Patri
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230209/8cda277d/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago