[itzul] Erantzukizun/Erantzunkidetasun

Nekane Gonzalez nekane.gonzalez a bildua emun.eus
Ast, Ots 9, 13:58:31, CET 2023


Arratsalde on.

Berriak -n kentzearen alde egin du bere estilo liburuan:


   - HIZTEGIA

Bilaketa sarreretan:

*erantzukide, erantzukidetasun* (erantzunkide*, erantzunkidetasun*).
<https://www.berria.eus/estiloliburua/hiztegia/E#9327>
Eta Emunen ere bide horretatik egitea erabaki dugu; alegia,
*erantzukizun *bezalaxe
*erantzukide* eta *erantzukidetasun*.

Ondo izan!

[image: alt_text]


[image: EMUN KOOP. E.] <https://www.emun.eus/>
Nekane Gonzalez Gerriko
Itzultzailea

943 711 847 | nekane.gonzalez a bildua emun.eus

Emun Koop. E., Uriburu 9, behea.
20500 Arrasate
www.emun.eus

[image: TWITTER] <https://twitter.com/emun_taldea>[image: LINKED IN]
<https://www.linkedin.com/company/600582?trk=tyah&trkInfo=clickedVertical%3Acompany%2CclickedEntityId%3A600582%2Cidx%3A1-2-2%2CtarId%3A1467033785794%2Ctas%3Aemun>[image:
YOUTUBE] <https://www.youtube.com/channel/UCnh1vA1oyM0c6GthTe3OGuA/videos>
------------------------------
LEGE OHARRA <https://www.emun.eus/lege-oharra/>

>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada


Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2023 ots. 9, og. (13:52)):

> Oso galdera ona, Patricia, eta zurekin bat egiten dut.
>
> Zuk azaldutako adibideak agerian uzten du hitz-eraketan gauzen
> erregulartasunetik desbideratzen diren aldaketa fonetikoak sarrarazteak
> sistematikari kalte egiten dioten disfuntzioak sortzen direla batzuetan.
>
> Pentsatzen dut "erantzuNkizun"i kakofoniko iriztetik heldu dela tarteko N
> hori kentzearena. Baina kakofonia-irizpide hori oso hala moduz erabiltzen
> da [barka "oso hala moduz" idazteagatik, eta ez "oso halamoduz", baina
> Euskaltzaindiaren Hiztegiak horretara behartzen nau]:
>
>    - "erantzunkizun"etik kentzen bada, "entzunkizun"etik ere kendu
>    beharko litzateke eta "entzukizun" esan?
>    -  "osasundun"en ordez "osasudun" esan?
>    -  "hegazkingintza"ren ordez (horrela agertzen da Euskaltzaindiaren
>    Hiztegian) "hegazkigintza"?
>    -  "hiztegigintza"ren ordez (hala agertzen da Euskaltzaindiaren
>    Hiztegian) "hiztegintza"?
>    -  "ernegagarri"ren ordez  (hala agertzen da Euskaltzaindiaren
>    Hiztegian)  "ernegarri"?
>
> Esango nuke sistematika pittin bat falta zaigula.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Patricia Jorge Kuartango (kuartango a bildua gmail.com)
> erabiltzaileak (2023 ots. 9, og. (13:13)):
>
>> Kaixo guztioi, aspaldiko partez:
>>
>> Zalantza: lehenagotik «erantzukizun» bageneukan, zergatik, gero,
>> «erantzuNkidetasun»?
>>
>> Itzel kosta zitzaidan lehenengoa «n» barik idazten ikastea, eta, orain,
>> bigarrenarekin, nahastu egiten naiz sarri  😁.
>>
>> Ondo-ondo segi!
>>
>>
>>
>> Patri
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230209/e914e63e/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago