[itzul] Erantzukizun/Erantzunkidetasun

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ast, Ots 9, 15:43:28, CET 2023


Ulertzen dut, bai, zure arazoa. Nik ere pentsatu behar izaten dut beti
idatzi aurretik.
Erabakia hartu zenean, eskura zituzten datuekin egingo zuten, eta, OEHren
arabera, honela zeuden datuak: < Documentado en autores de la segunda mitad
del s. XX. En DFrec hay 32 ejs. de erantzukizun y 23 de erantzunkizun. >
Alegia, tradizioa laburra da, XX. mendeko bigarren erdian sortutako hitza
baita, eta orduko datuek zioten erabiliagoa zela *erantzukizun *aldaera.
Zehazki, XX. mendeko corpusean 294 agerraldi daude, eta haietatik 83
dira *erantzunkizun
*(% 28 inguru) eta gainerakoak *erantzukizun *dira (% 72 inguru).
Horregatik erabakiko zuten horrela 1994an. Gainera, badago, bestalde,
*erantzuki
*izena ere, tradizioduna, eta beharbada horrek ere eragingo zuen. Baina
garbi dago salbuespena dela, hor baitugu, bestalde, *eginkizun *arautua eta
ez **egikizun*. Eta hor dugu, bestalde ere, *erantzukizun *hitzaren
sinonimoa den *erantzunbehar *hitza ere, eta ez **erantzubehar*.
.
Azkenik, *-kizun* atzizkia gauza bat da, eta *-kide* izena beste bat, eta
ez genuke automatikoki ondorioztatu behar *-kizun*erako balio duenak berdin
balio duela *-kide*rako ere (nahiz eta, biek *ki- *silaba dutenez hasieran,
normala den analogiak hor zeresana izatea edo zer pentsatua ematea). Ez
dago salbuespenik *-kide* hitzarekin elkarketan aurreko hitza -n
kontsonantearekin bukatzen denean (*adinkide, itunkide, izenkide,
lagunkide, lankide*).

Hau idatzi du Patricia Jorge Kuartango (kuartango a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2023 ots. 9, og. (13:13)):

> Kaixo guztioi, aspaldiko partez:
>
> Zalantza: lehenagotik «erantzukizun» bageneukan, zergatik, gero,
> «erantzuNkidetasun»?
>
> Itzel kosta zitzaidan lehenengoa «n» barik idazten ikastea, eta, orain,
> bigarrenarekin, nahastu egiten naiz sarri  😁.
>
> Ondo-ondo segi!
>
>
>
> Patri
>


-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 


-- 
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO 
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea 
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde 
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager 
baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, 
ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure 
datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, 
haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko 
araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi 
goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara 
datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230209/696e876f/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago