[itzul] Erantzukizun/Erantzunkidetasun

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Or, Ots 10, 08:08:04, CET 2023


Milesker, Xabier eta Nekane.

Eta eskerrik asko, Alfontso, hitz bien orain arteko ibilbidea
ilustratzearren. Oso argigarria.

Ea etorkizunak zer dakarkigun.

Ondo Segi!



Patri


El jue., 9 feb. 2023 20:40, Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
escribió:

> Ulertzen dut, bai, zure arazoa. Nik ere pentsatu behar izaten dut beti
> idatzi aurretik.
> Erabakia hartu zenean, eskura zituzten datuekin egingo zuten, eta, OEHren
> arabera, honela zeuden datuak: < Documentado en autores de la segunda
> mitad del s. XX. En DFrec hay 32 ejs. de erantzukizun y 23 de
> erantzunkizun. > Alegia, tradizioa laburra da, XX. mendeko bigarren erdian
> sortutako hitza baita, eta orduko datuek zioten erabiliagoa zela *erantzukizun
> *aldaera. Zehazki, XX. mendeko corpusean 294 agerraldi daude, eta
> haietatik 83 dira *erantzunkizun *(% 28 inguru) eta gainerakoak *erantzukizun
> *dira (% 72 inguru). Horregatik erabakiko zuten horrela 1994an. Gainera,
> badago, bestalde, *erantzuki *izena ere, tradizioduna, eta beharbada
> horrek ere eragingo zuen. Baina garbi dago salbuespena dela, hor baitugu,
> bestalde, *eginkizun *arautua eta ez **egikizun*. Eta hor dugu, bestalde
> ere, *erantzukizun *hitzaren sinonimoa den *erantzunbehar *hitza ere, eta
> ez **erantzubehar*.
> .
> Azkenik, *-kizun* atzizkia gauza bat da, eta *-kide* izena beste bat, eta
> ez genuke automatikoki ondorioztatu behar *-kizun*erako balio duenak
> berdin balio duela *-kide*rako ere (nahiz eta, biek *ki- *silaba dutenez
> hasieran, normala den analogiak hor zeresana izatea edo zer pentsatua
> ematea). Ez dago salbuespenik *-kide* hitzarekin elkarketan aurreko hitza
> -n kontsonantearekin bukatzen denean (*adinkide, itunkide, izenkide,
> lagunkide, lankide*).
>
> Hau idatzi du Patricia Jorge Kuartango (kuartango a bildua gmail.com)
> erabiltzaileak (2023 ots. 9, og. (13:13)):
>
>> Kaixo guztioi, aspaldiko partez:
>>
>> Zalantza: lehenagotik «erantzukizun» bageneukan, zergatik, gero,
>> «erantzuNkidetasun»?
>>
>> Itzel kosta zitzaidan lehenengoa «n» barik idazten ikastea, eta, orain,
>> bigarrenarekin, nahastu egiten naiz sarri  😁.
>>
>> Ondo-ondo segi!
>>
>>
>>
>> Patri
>>
>
>
> --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko
> harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi
> baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi
> badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako
> eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo
> helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230210/227e07bb/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago