[itzul] Itzulpen memoriak antolatzeko irizpideez

Porrumentzio | RiseUp porrumentzio a bildua riseup.net
Al, Ots 13, 15:49:34, CET 2023


Egun on:

Porru dut (ez)izena. Duela urte batzuk Librezaleren orbitan software 
librea euskaratzen hasi nintzen nire kabuz eta horrezkero proiektu 
dezente itzuli ditut.
Gero, duela bi urte, EHUko Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketetan 
hasi nintzen eta, unekoa bigarren ikasturtea izanik, itzulpen mordo bat 
egiten ari naizela jabetu naiz, esparru ugarikoak (administrazioa, 
eskuliburuak, literatura...) eta formatu ugarikoak (testu dokumentuak, 
azpitituluak...) .

Ikasketa horiek hasi nituenetik OmegaT erabili dut, eta programak bere 
kabuz sortzen ditu itzulpen memoriak. IM bana sortzen du proiektu 
bakoitzeko, konfigurazioan ezer aldatzen ez baduzu, baina jakin badakit 
horrela ez direla behar bezala zukutzen IMak.

Beraz hona hemen nire galdera, irakurriko nauzuenetako batzuek 
esperientzia daukazutelakoan zeuek egindako itzulpenen memoriak 
zeuentzako erabiltzearekin: *zein irizpide erabiltzen dituzue itzulpen 
memoriak antolatzeko?*
*
*
Lehen irizpide ezinbestekoa hizkuntza bikoteak dira.
Hortik aurrera, eraginkorrena gaika banatzea dela iruditzen zait: 
administrazioa eta juridikoak, eskuliburuak, umeentzako egokitutakoak 
eta abar. Zein (beste) kategoria erabiltzen dituzue zuek?
Orobat, baliteke helburu-formatuaren araberako IMak ere erabiltzea 
komenigarria izatea: azpitituluak, softwarea...
Azkenik, lankidetzarako, bakoitzak bere memoriak eduki eta nahi denean 
lankideren batena erabili, edo zuzenean bateratuak sortu?

Esandakoak kontuan hartuta, hau da buruan dabilkidan egitura bat:
Administrazioa eta juridikoak
ES-EUEU-ES...
Eskuliburuak eta argibideak
...
Umeentzako egokitutakoak
...
Ikasliburuak
...
Softwarea
Audioa
EN-EUEN-ES...
Ofimatika
...
...
Azpitituluak [1]
...
Literatura [2]
...
Egitura hori esperientziarik gabe pentsatutakoa da. Horregatik 
natorkizue zuen egituren/antolakeren eske, bai hierarkiaren aldetik eta 
bai kategorien aldetik.

Milesker,
Porru

---
Oharrak:
[1]: azpitituluen formatuaren segmentazio-arauengatik, tipologia 
ezberdineko hizkuntza bikoteetan (ES-EU kasu), segmentu baten itzulpena 
maiz hurrengo edo aurreko segmentuan egiten da. Hortaz, azpitituluen 
kasuan, IMak kontu handiz erabiltzekoak iruditzen zaizkit. Hala uste 
duzue zuek ere?
[2]: entzuna dut literaturan ez dela ohikoa IMak erabiltzea. Zer diozue?

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230213/66ed1607/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago