[itzul] Mugagabea ala plurala?

Lierni Garmendia liernigarmendia a bildua gmail.com
Or, Urt 20, 13:12:52, CET 2023


Aupa, Iraia!

Bada, biak dira zuzenak, baina, kasuaren arabera, bata edo bestea erabili
beharko duzu.

Arropa kutxa jakin batzuetan gordeko baduzu (demagun 4 kutxa dauzkazula hor
prest), orduan plurala erabili beharko duzu, esan bezala, kutxa jakin
batzuez ari zarelako: hor prest dauzkazun 4 kutxa horiek.

Aldiz, kutxak arropa antolatzeko modua baino ez badira, hau da, ez baduzu
zehaztu nahi zehazki zenbat edo zer nolako kutxatan gordeko duzun arropa
(edozein kutxa), orduan mugagabea litzateke egokia.

Espero dut horrek laguntzea.

Ostiral on!

Lierni :-)



El vie, 20 ene 2023 a las 11:37, Iraia Amundarin Agirrain (<
iraianaiz a bildua hotmail.com>) escribió:

> Kaixo denoi:
>
> Zer beharko lukete esaldi hauek, mugagabea ala plurala?
>
> "Arropak kutxatan/kutxetan gorde ditut".
>
> "Datuak serietan/serieetan antolatuta daude".
>
> Eskerrik asko!
>
> Iraia Amundarain Agirre
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230120/2ccd8cb8/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago