[itzul] Mugagabea ala plurala?

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Urt 20, 14:49:11, CET 2023


Ildo honetatik, niri beste zalantza hauek datozkit:

"Ez dut urteetan ikusi" ala "ez dut urtetan ikusi"?
"Hamarkadetako lana da" ala "hamarkadatako lana da"?

Hemen ere esanahi-lerratze bat dakusat: noiz/noizko versus
zenbatez/zenbateko. Horren arabera, goiko adibide horietan mugagabea
erabili beharko litzateke, agian. Zer deritzozue?

Gora San Sebastian, bai...eta ni Iruñean lanean :-)

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Lierni Garmendia (liernigarmendia a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2023 urt. 20, or. (13:13)):

> Aupa, Iraia!
>
> Bada, biak dira zuzenak, baina, kasuaren arabera, bata edo bestea erabili
> beharko duzu.
>
> Arropa kutxa jakin batzuetan gordeko baduzu (demagun 4 kutxa dauzkazula
> hor prest), orduan plurala erabili beharko duzu, esan bezala, kutxa jakin
> batzuez ari zarelako: hor prest dauzkazun 4 kutxa horiek.
>
> Aldiz, kutxak arropa antolatzeko modua baino ez badira, hau da, ez baduzu
> zehaztu nahi zehazki zenbat edo zer nolako kutxatan gordeko duzun arropa
> (edozein kutxa), orduan mugagabea litzateke egokia.
>
> Espero dut horrek laguntzea.
>
> Ostiral on!
>
> Lierni :-)
>
>
>
> El vie, 20 ene 2023 a las 11:37, Iraia Amundarin Agirrain (<
> iraianaiz a bildua hotmail.com>) escribió:
>
>> Kaixo denoi:
>>
>> Zer beharko lukete esaldi hauek, mugagabea ala plurala?
>>
>> "Arropak kutxatan/kutxetan gorde ditut".
>>
>> "Datuak serietan/serieetan antolatuta daude".
>>
>> Eskerrik asko!
>>
>> Iraia Amundarain Agirre
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230120/3482bfed/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago