[itzul] Mugagabea ala plurala?

Jon Arbizu jarbizu a bildua traducci.com
Al, Urt 23, 10:26:06, CET 2023


Orduan, hemen “kutxatan” beharko luke, ezta?: https://hiztegiak.elhuyar.eus/es/urna

 

1  s.f.  <https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu_es/kutxa> kutxa; [funeraria]  <https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu_es/urna> urna, errauts-kutxatila 

en el museo las piezas están en urnas de cristal: museoan piezak beirazko kutxetan daude

 

 

 

 

 

Descripción: Descripción: Descripción: cid:2176C910-31EE-43E7-8A72-ADAFD5939BBF a bildua home

 

 

De: Lierni Garmendia [mailto:liernigarmendia a bildua gmail.com] 
Enviado el: viernes, 20 de enero de 2023 13:13
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Mugagabea ala plurala?

 

Aupa, Iraia!

 

Bada, biak dira zuzenak, baina, kasuaren arabera, bata edo bestea erabili beharko duzu.

 

Arropa kutxa jakin batzuetan gordeko baduzu (demagun 4 kutxa dauzkazula hor prest), orduan plurala erabili beharko duzu, esan bezala, kutxa jakin batzuez ari zarelako: hor prest dauzkazun 4 kutxa horiek.

 

Aldiz, kutxak arropa antolatzeko modua baino ez badira, hau da, ez baduzu zehaztu nahi zehazki zenbat edo zer nolako kutxatan gordeko duzun arropa (edozein kutxa), orduan mugagabea litzateke egokia.

 

Espero dut horrek laguntzea.

 

Ostiral on!

 

Lierni :-)

  <https://ci3.googleusercontent.com/mail-sig/AIorK4x9w6hfH6NrU36wcRTe3xdQAjzFSkW5-xNxp_3UqRgIUc3KDqfABHEuTeXF0U-tU9aX9aR0jhk> 

 

 

El vie, 20 ene 2023 a las 11:37, Iraia Amundarin Agirrain (<iraianaiz a bildua hotmail.com>) escribió:

Kaixo denoi:

 

Zer beharko lukete esaldi hauek, mugagabea ala plurala? 

 

"Arropak kutxatan/kutxetan gorde ditut".

 

"Datuak serietan/serieetan antolatuta daude".

 

Eskerrik asko!

 

Iraia Amundarain Agirre

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230123/6785f41b/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 47269 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230123/6785f41b/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago