[itzul] habrá habido unos elevados costes humanos

Porrumentzio porrumentzio a bildua riseup.net
Or, Uzt 7, 13:00:51, CEST 2023


Egun on:

Ea hau zer iruditzen: "Orduan, giza kostuak handiak izango dira."

Esango nuke euskaraz ez dela ohikoa aditzean halako denbora bikoitza erabiltzea, hortaz, irtenbide erraza denboretako bat beste nolabait ematea iruditzen zait. Izan "orduan" adberbioa edo beste edozein, noski.

Ondo izan,
Andoni (edo Porrumentzio)

2023(e)ko uztailaren 7(a) 12:17:20 (CEST)-(e)an, Juan Luis Zabala <jaulis62 a bildua gmail.com>-(e)k hau idatzi zuen:
>Bai, berez, hori da zuzenena, nik uste:
>"Giza kostuak handiak izanik izango dira".
>Baina arraro samar ez ote den geratzen...
>
>El vie, 7 jul 2023 a la(s) 12:11, Joxe Mari Berasategi (jxmbezu a bildua gmail.com)
>escribió:
>
>> "... izanik izango dira."
>>
>> Joxe Mari Berasategi
>> Gasteiz
>>
>> Itzuliz itzulpen zerbitzua <itzuliz a bildua outlook.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2023 uzt. 7, or. 10:30):
>>
>>> Kaixo.
>>>
>>> Ez zait "habrá habido" horren egitura ateratzen.
>>>
>>> Laguntzerik bai?
>>>
>>> Mila esker, aurrez
>>>
>>> Joxemari
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230707/82e21a4a/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago