[itzul] habrá habido unos elevados costes humanos

Joxe Mari Berasategi jxmbezu a bildua gmail.com
Or, Uzt 7, 18:33:01, CEST 2023


Aupa, Juan Luis:

<<"Giza kostuak handiak izanik izango dira".
Baina arraro samar ez ote den geratzen...>> diozu.
Forma hori bizi-bizirik dago oraindik gure inguruan, nahiz eta belarri
askori (ez naiz ausartzen esaten adin kontua den) "arraro samar" iruditu.
Euzkitzek "-(r)ik" gabeko forma erabiltzen du hitzetik hortzera ETBko
pilota partidetan.
Kasu konkretu honetan "izanik izan" aditz errepikatua du, izatekotan,
"arrarogile"; lasai asko erabil liteke egon aditza: "Giza kostu handiak
egonik izango dira".
Beste aditzekin samurrago egiten zaizu?: "Armairuko gailetak bukatu egin
dira: saguren bat ibilirik izango da" edo "Alferrik zoaz udaletxera, honez
gero itxirik izango dute".

Ondo-ondo bizi

Joxe Mari Berasategi
Gasteiz

Hau idatzi du Juan Luis Zabala (jaulis62 a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2023
uzt. 7(a), or. (14:39)):

> Bai, berez, hori da zuzenena, nik uste:
> "Giza kostuak handiak izanik izango dira".
> Baina arraro samar ez ote den geratzen...
>
> El vie, 7 jul 2023 a la(s) 12:11, Joxe Mari Berasategi (jxmbezu a bildua gmail.com)
> escribió:
>
>> "... izanik izango dira."
>>
>> Joxe Mari Berasategi
>> Gasteiz
>>
>> Itzuliz itzulpen zerbitzua <itzuliz a bildua outlook.com> igorleak hau idatzi
>> zuen (2023 uzt. 7, or. 10:30):
>>
>>> Kaixo.
>>>
>>> Ez zait "habrá habido" horren egitura ateratzen.
>>>
>>> Laguntzerik bai?
>>>
>>> Mila esker, aurrez
>>>
>>> Joxemari
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230707/c74af491/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago