[itzul] habrá habido unos elevados costes humanos
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Uzt 7, 21:34:24, CEST 2023
Zenbaitzuk euskararako proposatzen ari zareten horretan, etengabe ari
zarete “giza kostuak” mintzagaitzat hartzen, gaztelaniaz horiek halakorik
ez diren arren. “Giza kostuak” ez dira mintzagaia.
Xabier Aristegieta
Jose Agustin Arrieta <jaarrieta2 a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du
(2023 uzt. 7, or. (21:29)):
> Nik esan: "giza kostuak handiak izango ziren" esango nuke, baina idatzi
> "giza kostuak handiak izan bide dira" (Txillardegik sarri erabiltzen zuen
> "bide" partikula hori, aditza suposizio aspektuan adierazteko), edo bestela
> forma klasiko beharbada dagoeneko de facto zaharkitua edo are gure artean
> -hots, Bidasoaz hegoaldera, ez iparraldera - zenbaitek pedantetzat hartua:
> " giza kostuak handiak izan dirateke".
>
> El vie., 7 jul. 2023 21:09, Iraia Amundarin Agirrain <
> iraianaiz a bildua hotmail.com> escribió:
>
>> Kasu horretan ez al luke "Giza kostuak handiak izanak izango dira" behar?
>>
>> "Giza kostu handiak egon izango dira" ere izan daiteke ("habrá habido"
>> hori hitzez hitz hartu nahi bada).
>>
>> Iraia
>> ------------------------------
>> *Nork:* Juan Luis Zabala <jaulis62 a bildua gmail.com>
>> *Bidaltze-data:* 2023(e)ko uztailaren 7(a), ostirala 12:17
>> *Nori:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> *Gaia:* Re: [itzul] habrá habido unos elevados costes humanos
>>
>> Bai, berez, hori da zuzenena, nik uste:
>> "Giza kostuak handiak izanik izango dira".
>> Baina arraro samar ez ote den geratzen...
>>
>> El vie, 7 jul 2023 a la(s) 12:11, Joxe Mari Berasategi (jxmbezu a bildua gmail.com)
>> escribió:
>>
>> "... izanik izango dira."
>>
>> Joxe Mari Berasategi
>> Gasteiz
>>
>> Itzuliz itzulpen zerbitzua <itzuliz a bildua outlook.com> igorleak hau idatzi
>> zuen (2023 uzt. 7, or. 10:30):
>>
>> Kaixo.
>>
>> Ez zait "habrá habido" horren egitura ateratzen.
>>
>> Laguntzerik bai?
>>
>> Mila esker, aurrez
>>
>> Joxemari
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230707/49314a88/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago