[itzul] habrá habido unos elevados costes humanos

Iraia Amundarin Agirrain iraianaiz a bildua hotmail.com
Lar, Uzt 8, 11:41:43, CEST 2023


Ados nago Xabierrekin.

Mintzagaiak "giza kostu handiak" behar du.

Hau da, "giza kostuak handiak izango ziren" eta "giza kostuak handiak izan bide dira" modukoetan, ziurtzat jotzen da giza kostuak egon direla, eta suposizioa da handiak izan direla. "Los costes humanos habrán sido elevados" edo horrelako batetik gertuago ikusten ditut nik.

Aldiz, hemen proposatutako jatorrizkoan, suposizioa da "giza kostu handiak egon direla".
"Giza kostu handiak izan/egon bide dira", "Giza kostu handiak izango/egongo ziren" aukeren alde egingo nuke.

Iraia
________________________________
Nork: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2023(e)ko uztailaren 7(a), ostirala 21:34
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] habrá habido unos elevados costes humanos

Zenbaitzuk euskararako proposatzen ari zareten horretan, etengabe ari zarete “giza kostuak” mintzagaitzat hartzen, gaztelaniaz horiek halakorik ez diren arren. “Giza kostuak” ez dira mintzagaia.

Xabier Aristegieta

Jose Agustin Arrieta <jaarrieta2 a bildua gmail.com<mailto:jaarrieta2 a bildua gmail.com>> erabiltzaileak hau idatzi du (2023 uzt. 7, or. (21:29)):
Nik esan: "giza kostuak handiak izango ziren" esango nuke, baina idatzi "giza kostuak handiak izan bide dira" (Txillardegik sarri erabiltzen zuen "bide" partikula hori, aditza suposizio aspektuan adierazteko), edo bestela forma klasiko beharbada dagoeneko de facto zaharkitua edo are gure artean -hots, Bidasoaz hegoaldera, ez iparraldera - zenbaitek pedantetzat hartua: " giza kostuak handiak izan dirateke".

El vie., 7 jul. 2023 21:09, Iraia Amundarin Agirrain <iraianaiz a bildua hotmail.com<mailto:iraianaiz a bildua hotmail.com>> escribió:
Kasu horretan ez al luke "Giza kostuak handiak izanak izango dira" behar?

"Giza kostu handiak egon izango dira" ere izan daiteke ("habrá habido" hori hitzez hitz hartu nahi bada).

Iraia
________________________________
Nork: Juan Luis Zabala <jaulis62 a bildua gmail.com<mailto:jaulis62 a bildua gmail.com>>
Bidaltze-data: 2023(e)ko uztailaren 7(a), ostirala 12:17
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Gaia: Re: [itzul] habrá habido unos elevados costes humanos

Bai, berez, hori da zuzenena, nik uste:
"Giza kostuak handiak izanik izango dira".
Baina arraro samar ez ote den geratzen...

El vie, 7 jul 2023 a la(s) 12:11, Joxe Mari Berasategi (jxmbezu a bildua gmail.com<mailto:jxmbezu a bildua gmail.com>) escribió:
"... izanik izango dira."

Joxe Mari Berasategi
Gasteiz

Itzuliz itzulpen zerbitzua <itzuliz a bildua outlook.com<mailto:itzuliz a bildua outlook.com>> igorleak hau idatzi zuen (2023 uzt. 7, or. 10:30):

Kaixo.

Ez zait "habrá habido" horren egitura ateratzen.

Laguntzerik bai?

Mila esker, aurrez

Joxemari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230708/cca1a8b3/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago