[itzul] habrá habido unos elevados costes humanos

Amaia Lasheras amaiatxo a bildua yahoo.es
Ost, Uzt 12, 00:56:15, CEST 2023


Gabon:
Gure eskualdean ere, horrela erraten da. "Giza kostu handiak egon izanen dira". 

Amaia
Enviado desde Yahoo Mail con Android 
 
  El mar., jul. 11, 2023 a 16:50, Saroi Jauregi Aiestaran<s.jauregi a bildua elhuyar.eus> escribió:   Arratsalde on:
Goierri aldean bada formula bat kasu honetan balio dezakeena. Idatziz apenas ikusten den, baina ahozkoan entzuten da oraindik gure inguruan:
"Giza kostu handiak izan/egon/sortu izango dira"
Horrelako "zalantzetarako" oso ohikoa da formula hori gure eguneroko ahozkoan: itzuli izango da oporretatik (pertsianak jaso ditu eta), euria egin izango du (lurra bustita dago)... 

Hau idatzi du Iraia Amundarin Agirrain (iraianaiz a bildua hotmail.com) erabiltzaileak (2023 uzt. 8(a), lr. (11:42)):

Ados nago Xabierrekin.
Mintzagaiak "giza kostu handiak" behar du. 

Hau da, "giza kostuak handiak izango ziren" eta "giza kostuak handiak izan bide dira" modukoetan, ziurtzat jotzen da giza kostuak egon direla, eta suposizioa da handiak izan direla. "Los costes humanos habrán sido elevados" edo horrelako batetik gertuago ikusten ditut nik.
Aldiz, hemen proposatutako jatorrizkoan, suposizioa da "giza kostu handiak egon direla"."Giza kostu handiak izan/egon bide dira", "Giza kostu handiak izango/egongo ziren" aukeren alde egingo nuke.

Iraia
Nork: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2023(e)ko uztailaren 7(a), ostirala 21:34
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] habrá habido unos elevados costes humanos Zenbaitzuk euskararako proposatzen ari zareten horretan, etengabe ari zarete “giza kostuak” mintzagaitzat hartzen, gaztelaniaz horiek halakorik ez diren arren. “Giza kostuak” ez dira mintzagaia.
Xabier Aristegieta
Jose Agustin Arrieta <jaarrieta2 a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du (2023 uzt. 7, or. (21:29)):

Nik esan: "giza kostuak handiak izango ziren" esango nuke, baina idatzi "giza kostuak handiak izan bide dira" (Txillardegik sarri erabiltzen zuen "bide" partikula hori, aditza suposizio aspektuan adierazteko), edo bestela forma klasiko beharbada dagoeneko de facto zaharkitua edo are gure artean -hots, Bidasoaz hegoaldera, ez iparraldera - zenbaitek pedantetzat hartua: " giza kostuak handiak izan dirateke".
El vie., 7 jul. 2023 21:09, Iraia Amundarin Agirrain <iraianaiz a bildua hotmail.com> escribió:

Kasu horretan ez al luke "Giza kostuak handiak izanak izango dira" behar?
"Giza kostu handiak egon izango dira" ere izan daiteke ("habrá habido" hori hitzez hitz hartu nahi bada).
Iraia
Nork: Juan Luis Zabala <jaulis62 a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2023(e)ko uztailaren 7(a), ostirala 12:17
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] habrá habido unos elevados costes humanos Bai, berez, hori da zuzenena, nik uste:"Giza kostuak handiak izanik izango dira".Baina arraro samar ez ote den geratzen... 
El vie, 7 jul 2023 a la(s) 12:11, Joxe Mari Berasategi (jxmbezu a bildua gmail.com) escribió:

"... izanik izango dira."
Joxe Mari BerasategiGasteiz
Itzuliz itzulpen zerbitzua <itzuliz a bildua outlook.com> igorleak hau idatzi zuen (2023 uzt. 7, or. 10:30):


Kaixo. 


Ez zait "habrá habido" horren egitura ateratzen.

Laguntzerik bai?

Mila esker, aurrez

Joxemari








-- 

|  |
| 
Saroi Jauregi Aiestaran

Hizkuntza eta Teknologia




Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216


s.jauregi a bildua elhuyar.eus | www.elhuyar.eus



 |



Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230711/83718988/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago