[itzul] habrá habido unos elevados costes humanos
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ost, Uzt 12, 07:54:24, CEST 2023
Egitura hori, nonbait, aski zabaldua dago (edo zegoen):
Iñoren gatx-baako biraoak izan arren, bekatu mortala egin izango dozu, zeuk
aintzat ustean esan badozuz. Añ EL2 137.
Bildur ian zinaitekez pekatu mortal egin izango dozula. Astar II 169.
Nere buru-arinkeriz egin izango ditudan utsak barka zazkidazu. ArgiDL 71.
Aita Santuak au egin dabenean, eztau egin izango zeri ez eukalako, edo
ezer-ezegoka (sin más ni más). A Ezale 1897, 225a.
Amaika irabazi edo meritu egin izango ditu Jaunaren aurrean. ZArg 1955, 235
(ap. DRA).
Berak bere beste orrenbeste egin izango deust. Astar II 157.
Eukitia norbaitek gauza dongaren bat egin izango dabelako sospetxia. Astar
II 176.
Orren mingaiñak, ba, onezkero, txopo-ostroak ipar-aizetan baiño zirkin
geiago egin izango yonan-ta. Erkiag Arran 138s.
Guri begira dagoanean pozezko adurretan esan izango dau ak: ederra da gero
Lekeitioko uriaren biotza! A BeinB 67.
Eztau orrek tamal andirik artu izango (ese no se habrá afligido mucho)
Akilesek ez du inoiz ere dortoka harrapatuko, hura harrapatzeko egin behar
duen distantziaren erdia egiten duenerako dortokak, apurtxo bat bada ere,
aurrera egin izango duelako bere bidean.(Joxerra Garzia)
Hau idatzi du Amaia Lasheras , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2023 uzt. 12(a), az. (00:56)):
> Gabon:
>
> Gure eskualdean ere, horrela erraten da.
>
> "Giza kostu handiak egon izanen dira".
>
> Amaia
> Enviado desde Yahoo Mail con Android
> <https://mail.onelink.me/107872968?pid=nativeplacement&c=Global_Acquisition_YMktg_315_Internal_EmailSignature&af_sub1=Acquisition&af_sub2=Global_YMktg&af_sub3=&af_sub4=100000604&af_sub5=EmailSignature__Static_>
>
> El mar., jul. 11, 2023 a 16:50, Saroi Jauregi Aiestaran
> <s.jauregi a bildua elhuyar.eus> escribió:
> Arratsalde on:
>
> Goierri aldean bada formula bat kasu honetan balio dezakeena. Idatziz
> apenas ikusten den, baina ahozkoan entzuten da oraindik gure inguruan:
>
> "Giza kostu handiak izan/egon/sortu izango dira"
>
> Horrelako "zalantzetarako" oso ohikoa da formula hori gure eguneroko
> ahozkoan: itzuli izango da oporretatik (pertsianak jaso ditu eta), euria
> egin izango du (lurra bustita dago)...
>
> Hau idatzi du Iraia Amundarin Agirrain (iraianaiz a bildua hotmail.com)
> erabiltzaileak (2023 uzt. 8(a), lr. (11:42)):
>
> Ados nago Xabierrekin.
>
> Mintzagaiak "giza kostu handiak" behar du.
>
> Hau da, "giza kostuak handiak izango ziren" eta "giza kostuak handiak izan
> bide dira" modukoetan, ziurtzat jotzen da giza kostuak egon direla, eta
> suposizioa da handiak izan direla. "Los costes humanos habrán sido
> elevados" edo horrelako batetik gertuago ikusten ditut nik.
>
> Aldiz, hemen proposatutako jatorrizkoan, suposizioa da "giza kostu handiak
> egon direla".
> "Giza kostu handiak izan/egon bide dira", "Giza kostu handiak
> izango/egongo ziren" aukeren alde egingo nuke.
>
> Iraia
> ------------------------------
> *Nork:* Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
> *Bidaltze-data:* 2023(e)ko uztailaren 7(a), ostirala 21:34
> *Nori:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* Re: [itzul] habrá habido unos elevados costes humanos
>
> Zenbaitzuk euskararako proposatzen ari zareten horretan, etengabe ari
> zarete “giza kostuak” mintzagaitzat hartzen, gaztelaniaz horiek halakorik
> ez diren arren. “Giza kostuak” ez dira mintzagaia.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Jose Agustin Arrieta <jaarrieta2 a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du
> (2023 uzt. 7, or. (21:29)):
>
> Nik esan: "giza kostuak handiak izango ziren" esango nuke, baina idatzi
> "giza kostuak handiak izan bide dira" (Txillardegik sarri erabiltzen zuen
> "bide" partikula hori, aditza suposizio aspektuan adierazteko), edo bestela
> forma klasiko beharbada dagoeneko de facto zaharkitua edo are gure artean
> -hots, Bidasoaz hegoaldera, ez iparraldera - zenbaitek pedantetzat hartua:
> " giza kostuak handiak izan dirateke".
>
> El vie., 7 jul. 2023 21:09, Iraia Amundarin Agirrain <
> iraianaiz a bildua hotmail.com> escribió:
>
> Kasu horretan ez al luke "Giza kostuak handiak izanak izango dira" behar?
>
> "Giza kostu handiak egon izango dira" ere izan daiteke ("habrá habido"
> hori hitzez hitz hartu nahi bada).
>
> Iraia
> ------------------------------
> *Nork:* Juan Luis Zabala <jaulis62 a bildua gmail.com>
> *Bidaltze-data:* 2023(e)ko uztailaren 7(a), ostirala 12:17
> *Nori:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* Re: [itzul] habrá habido unos elevados costes humanos
>
> Bai, berez, hori da zuzenena, nik uste:
> "Giza kostuak handiak izanik izango dira".
> Baina arraro samar ez ote den geratzen...
>
> El vie, 7 jul 2023 a la(s) 12:11, Joxe Mari Berasategi (jxmbezu a bildua gmail.com)
> escribió:
>
> "... izanik izango dira."
>
> Joxe Mari Berasategi
> Gasteiz
>
> Itzuliz itzulpen zerbitzua <itzuliz a bildua outlook.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2023 uzt. 7, or. 10:30):
>
> Kaixo.
>
> Ez zait "habrá habido" horren egitura ateratzen.
>
> Laguntzerik bai?
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
>
>
> --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Saroi Jauregi Aiestaran*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216
>
> s.jauregi a bildua elhuyar.eus | <s.jauregi a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko
> harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi
> baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi
> badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako
> eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo
> helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
>
>
--
<https://www.elhuyar.eus/>
*Alfontso Mujika Etxeberria*
*Hizkuntza eta Teknologia*
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>
--
--
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager
baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan,
ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure
datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu,
haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko
araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi
goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara
datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230712/bbffe8b6/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago