[itzul] Dirulaguntza
Gotzon Egia
gotzonegia a bildua gmail.com
Ast, Eka 29, 11:21:35, CEST 2023
Euskaltzaindiaren Jagonet kontsulta zerbitzuan, badago *dirulaguntza*
idazkeraren azalpen labur bat: Hitz elkartuak: *dirulaguntza, diru-sarrera*
<https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_jagonet&task=galdera&Itemid=534&lang=eu&id=20190012>
*.*
Zoritxarrez, Jagoneteko fitxetan ez da da datarik ageri; beraz, zaila da
jakitea Xuxenek zergatik ez duen oraindik *dirulaguntza* jaso. Egia
esateko, idazten ari naizen mezu honetan (Firefox ari naiz erabiltzen),
Xuxenek gorriz azpimarratzen dizkit *dirulaguntza* guztiak, eta
*diru-laguntza* proposatzen, berdin da kasu markarik izan ala ez.
Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
erabiltzaileak (2023 eka. 28(a), az. (15:07)):
> Zehazkiago adieraziko dut.
>
> "Dirulaguntza" ez du gorriz markatzen, baina deklinatuz gero bai:
> "dirulaguntzari", "dirulaguntzaren"...
>
> Joxemari
>
>
> 2023/6/28 14:06(e)an, Itzuliz itzulpen zerbitzua igorleak idatzi zuen:
>
> Kaixo.
>
> Norbaitek ba al daki Xuxenek zergatik markatzen duen gorriz "dirulaguntza"
> eta zergatik ematen duen ontzat "diru-laguntza"?
>
> Mila esker, aurrez (eta aurrekoari erantzun diozuen guztioi ere bai)
>
> Joxemari
>
>
--
Gotzon Egia
gotzonegia a bildua gmail.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230629/bde384ab/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago