[itzul] "Poesiaren Nazioarteko Eguna"
Iñaki Arrieta - BiTEZ
itzul a bildua bitez.com
As, Mar 21, 13:02:31, CET 2023
Poesiaren Mundu Eguna
Zergatik? Zure arrazoibideei jarraituz...
Munduaren poesia eguna: ez da egun bat munduko (mundu osoko) poesiarena,
baizik eta poesia-egun bat, zeinaren jabea mundua den (edo munduak daukana).
____________________________________
«Umeen arropa denda: ez da umeen arropa saltzen duten denda bat, baizik
eta arropa denda bat, zeinaren jabea umeak diren.
Herritarren arreta zerbitzua: ez da zerbitzu bat herritarren arretakoa,
baizik eta arreta zerbitzu bat, herritarrek daukatena.»
_______________________________________
Iñaki Bitezekoa
El 21/03/2023 a las 12:45, Xabier Aristegieta escribió:
> Euskaraz bai "nazioarte" bai "mundu" kontzeptuak existitzen direlarik,
> eta "día mundial" kontzeptuak "mundu" kontzeptuari eta ez
> "nazioarte"ri erreferentzia egiten diolarik, (bi kontzeptuok nahi
> bezain elkarren hurbilekoak direla ere), galdera litzateke, nire
> ustez, zergatik hautatzen den "nazioarteko" "mundu"ren ordez.
>
> Badirudi erantzuna nahiko argia dela: "Munduko" izenlagunarekin
> esanahi aizunak sortzen direlako:
> Munduko Poesiaren Eguna: "Munduko poesia".
> Poesiaren Munduko Eguna: "Poesiaren Mundua".
> Mundial: sekulakoa, oso ona (euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera).
>
> Tira, "nazioarteko" ere bada esanahi aizun bat, "mundu" kontzepturako, ez?
>
> Nik "Munduaren Poesia Eguna" erabiliko nuke.
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> Hau idatzi du Fernando Rey (fernando.rey a bildua unavarra.es) erabiltzaileak
> (2023 mar. 21(a), ar. (12:19)):
>
> Nik uste oso ongi dagoela "Poesiaren Nazioarteko Eguna".
>
> Nazioarteko Poesiaren Eguna desegokia da nire ustez, Nazioarteko
> Emakumearen Eguna desegokia den bezala (Emakumearen Nazioarteko
> Eguna behar du, ezta?)
>
> Fernando Rey
>
>
> El 21/03/2023 a las 12:15, Inaki Inurrieta escribió:
>> Halaxe izendatu du EIZIEk egun hau gaurko mezuan.
>> Beste era hauek ere erabili izan dira euskaraz:
>> Nazioarteko Poesiaren Eguna, Poesiaren Munduko Eguna, Poesiaren
>> Mundu Eguna, Munduko Poesiaren Eguna...
>> Beste hizkuntza batzuetan, era bakarra erabili ohi da egun hori
>> izendatzeko:
>> Ingelesez, World Poetry Day
>> Frantsesez, Journée Mondiale de la Poésie
>> Alemanez, Welttag der Poesie
>> Espainieraz, Día Mundial de la Poesía
>> Lau horietan, Mundua aipatzen dute, ez Nazioartea. Zer
>> deritzozue? Adostuko al genuke izendatzeko modu bakarra?
>>
>> --
>> Iñaki Iñurrieta
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230321/98f55906/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago