[itzul] "Poesiaren Nazioarteko Eguna"

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Mar 21, 13:55:50, CET 2023


Bai, bai. Horixe izan da nire proposamenaren arrazoiketa, hain zuzen:
"munduaren egun" bat, dauden ugari horietakoa; kasu honetan, poesia-eguna.
"Munduaren poesia-eguna" espresioan, munduarena eguna da, ez poesia, noski.
Ez dut ondo ulertu zure desadostasun-argudioa.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2023 mar. 21(a), ar. (13:02)):

> Poesiaren Mundu Eguna
>
> Zergatik? Zure arrazoibideei jarraituz...
> Munduaren poesia eguna: ez da egun bat munduko (mundu osoko) poesiarena,
> baizik eta poesia-egun bat, zeinaren jabea mundua den (edo munduak daukana).
> ____________________________________
> «Umeen arropa denda: ez da umeen arropa saltzen duten denda bat, baizik
> eta arropa denda bat, zeinaren jabea umeak diren.
> Herritarren arreta zerbitzua: ez da zerbitzu bat herritarren arretakoa,
> baizik eta arreta zerbitzu bat, herritarrek daukatena.»
>
> _______________________________________
>
> Iñaki Bitezekoa
>
> El 21/03/2023 a las 12:45, Xabier Aristegieta escribió:
>
> Euskaraz bai "nazioarte" bai "mundu" kontzeptuak existitzen direlarik, eta
> "día mundial" kontzeptuak "mundu" kontzeptuari eta ez "nazioarte"ri
> erreferentzia egiten diolarik, (bi kontzeptuok nahi bezain elkarren
> hurbilekoak direla ere), galdera litzateke, nire ustez, zergatik hautatzen
> den "nazioarteko" "mundu"ren ordez.
>
> Badirudi erantzuna nahiko argia dela: "Munduko" izenlagunarekin esanahi
> aizunak sortzen direlako:
> Munduko Poesiaren Eguna: "Munduko poesia".
> Poesiaren Munduko Eguna: "Poesiaren Mundua".
> Mundial: sekulakoa, oso ona (euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera).
>
> Tira, "nazioarteko" ere bada esanahi aizun bat, "mundu" kontzepturako, ez?
>
> Nik "Munduaren Poesia Eguna" erabiliko nuke.
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> Hau idatzi du Fernando Rey (fernando.rey a bildua unavarra.es) erabiltzaileak
> (2023 mar. 21(a), ar. (12:19)):
>
>> Nik uste oso ongi dagoela "Poesiaren Nazioarteko Eguna".
>>
>> Nazioarteko Poesiaren Eguna desegokia da nire ustez, Nazioarteko
>> Emakumearen Eguna desegokia den bezala (Emakumearen Nazioarteko Eguna behar
>> du, ezta?)
>>
>> Fernando Rey
>>
>>
>> El 21/03/2023 a las 12:15, Inaki Inurrieta escribió:
>>
>> Halaxe izendatu du EIZIEk egun hau gaurko mezuan.
>> Beste era hauek ere erabili izan dira euskaraz:
>> Nazioarteko Poesiaren Eguna, Poesiaren Munduko Eguna, Poesiaren Mundu
>> Eguna, Munduko Poesiaren Eguna...
>> Beste hizkuntza batzuetan, era bakarra erabili ohi da egun hori
>> izendatzeko:
>> Ingelesez, World Poetry Day
>> Frantsesez, Journée Mondiale de la Poésie
>> Alemanez, Welttag der Poesie
>> Espainieraz, Día Mundial de la Poesía
>> Lau horietan, Mundua aipatzen dute, ez Nazioartea. Zer deritzozue?
>> Adostuko al genuke izendatzeko modu bakarra?
>>
>> --
>> Iñaki Iñurrieta
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230321/fedd6683/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago