[itzul] "Poesiaren Nazioarteko Eguna"
Iñaki Arrieta - BiTEZ
itzul a bildua bitez.com
As, Mar 21, 16:51:10, CET 2023
Ez nuke inongo /erreparu/rik izango arrazoiketa hori eta are proposamen
bitxigoak ere ezbaitzeko, arbuiatzeko, onartzeko edo beste ezertarako.
Ez nuke izango, diot, non eta zu eta irudikoak ez bazinate kontu
linguistikoetan gogoak eman bezala oinarrituta erabaki
estralinguistikoak hartzen dituen ustezko jende arduratsua.
Ildo beretik onar litezke, diozunagatik, "munduaren gerra", "kanilaren
ura", "etxearen leihoa" eta eman genezakeen beste hamaika adibide.
Baina, burutapen poetikoak eta irizpide linguistikoak maila berean
jartzen edo are elkarrekin nahasten badira, okerreko bide bat urratzen da.
Lankide arteko solasaldi batean hori eta gehiago kabitzen da. Baina,
ezin esan da zuzen gabiltzanik jokamolde hori beste esparru batzuetara
estrapolatzen denean, adibidez, lehiaketa publiko batera.
_______________________________________
Iñaki Bitezekoa
El 21/03/2023 a las 13:55, Xabier Aristegieta escribió:
> Bai, bai. Horixe izan da nire proposamenaren arrazoiketa, hain zuzen:
> "munduaren egun" bat, dauden ugari horietakoa; kasu honetan,
> poesia-eguna. "Munduaren poesia-eguna" espresioan, munduarena eguna
> da, ez poesia, noski.
> Ez dut ondo ulertu zure desadostasun-argudioa.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez
> (itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2023 mar. 21(a), ar. (13:02)):
>
> Poesiaren Mundu Eguna
>
> Zergatik? Zure arrazoibideei jarraituz...
> Munduaren poesia eguna: ez da egun bat munduko (mundu osoko)
> poesiarena, baizik eta poesia-egun bat, zeinaren jabea mundua den
> (edo munduak daukana).
> ____________________________________
> «Umeen arropa denda: ez da umeen arropa saltzen duten denda bat,
> baizik eta arropa denda bat, zeinaren jabea umeak diren.
> Herritarren arreta zerbitzua: ez da zerbitzu bat herritarren
> arretakoa, baizik eta arreta zerbitzu bat, herritarrek daukatena.»
>
> _______________________________________
>
> Iñaki Bitezekoa
>
> El 21/03/2023 a las 12:45, Xabier Aristegieta escribió:
>> Euskaraz bai "nazioarte" bai "mundu" kontzeptuak existitzen
>> direlarik, eta "día mundial" kontzeptuak "mundu" kontzeptuari eta
>> ez "nazioarte"ri erreferentzia egiten diolarik, (bi kontzeptuok
>> nahi bezain elkarren hurbilekoak direla ere), galdera litzateke,
>> nire ustez, zergatik hautatzen den "nazioarteko" "mundu"ren ordez.
>>
>> Badirudi erantzuna nahiko argia dela: "Munduko" izenlagunarekin
>> esanahi aizunak sortzen direlako:
>> Munduko Poesiaren Eguna: "Munduko poesia".
>> Poesiaren Munduko Eguna: "Poesiaren Mundua".
>> Mundial: sekulakoa, oso ona (euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera).
>>
>> Tira, "nazioarteko" ere bada esanahi aizun bat, "mundu"
>> kontzepturako, ez?
>>
>> Nik "Munduaren Poesia Eguna" erabiliko nuke.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Fernando Rey (fernando.rey a bildua unavarra.es)
>> erabiltzaileak (2023 mar. 21(a), ar. (12:19)):
>>
>> Nik uste oso ongi dagoela "Poesiaren Nazioarteko Eguna".
>>
>> Nazioarteko Poesiaren Eguna desegokia da nire ustez,
>> Nazioarteko Emakumearen Eguna desegokia den bezala
>> (Emakumearen Nazioarteko Eguna behar du, ezta?)
>>
>> Fernando Rey
>>
>>
>> El 21/03/2023 a las 12:15, Inaki Inurrieta escribió:
>>> Halaxe izendatu du EIZIEk egun hau gaurko mezuan.
>>> Beste era hauek ere erabili izan dira euskaraz:
>>> Nazioarteko Poesiaren Eguna, Poesiaren Munduko Eguna,
>>> Poesiaren Mundu Eguna, Munduko Poesiaren Eguna...
>>> Beste hizkuntza batzuetan, era bakarra erabili ohi da egun
>>> hori izendatzeko:
>>> Ingelesez, World Poetry Day
>>> Frantsesez, Journée Mondiale de la Poésie
>>> Alemanez, Welttag der Poesie
>>> Espainieraz, Día Mundial de la Poesía
>>> Lau horietan, Mundua aipatzen dute, ez Nazioartea. Zer
>>> deritzozue? Adostuko al genuke izendatzeko modu bakarra?
>>>
>>> --
>>> Iñaki Iñurrieta
>>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230321/729be6e8/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago