[itzul] ¡Manda cojones! ¡Manda huevos! ¡Tiene narices la cosa!
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 10, 09:59:52, CEST 2023
Niri naturalena "harrapazak/n!" egiten zait.
"Hau da, hau!" ere bai. Hor komarekin dut zalantza, dena den.
"Hamaika ikusteko jaioak gara" luzeagoxea da, baina esanahi antzekoduna,
nahiz eta, noski, ez izan "¡manda huevos!" baten lagunarte-erregistrokoa
(aurrekoa ere ez, bidenabar).
Lagungarri izango zaizkizulakoan,
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
erabiltzaileak (2023 mai. 9(a), ar. (21:06)):
> Kaixo.
>
> Ba hori... Ez dakit
>
> Hirurak esanahi berekoak dira, baina "bada gero, e!" horretatik haratago
> fitxik ez.
>
> Zuek?
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230510/8e815451/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago