[itzul] Nube pasajera
Jesus Zabaleta
josuzabaleta a bildua gmail.com
Al, Aza 13, 14:59:32, CET 2023
Saio honetan egin den galderari eman zaizkion erantzunak interesgarriak
iruditu zaizkit bilaketa lantxo bat egiteko: ea zer agertzen den euskarazko
hainbat liburutan (jatorrizko zein itzulpenezkoetan) "hodei" hitzaren eta
haren deribatuen artean galderan proposatzen den esapidea itzultzen
laguntzeko modukorik. Liburu mordoxka bat aztertu dut dokumentazio-programa
bat erabiliz. Emaitza hauek agertu zaizkit; batzuk behintzat baliagarriak
iruditu zaizkit, ea zuei zer iruditzen zaizuen. "Hodei" agertzen den
esaldia eta haren egilea aipatzen ditut. Beste horrenbeste egin beharko
litzateke, beharbada) "laino" hitzarekin.
Emaitzak:
Gizonen artean ere zaratarik gabe ibiltzen direnak, tartekari eta
errekardariak gorrotatzen dizkiat gehien eta hodei igarokor ezbaiti,
zalantzakorrak (X. Mendiguren Bereziartu)
Nahiago diat neure kupelan sarturik egon zeru goibelaren pean, edo zerurik
gabeko amildegian egon, hi, argi-zeru, hodei igarokorrez ganduturik ikusi
baino! (X. Mendiguren Bereziartu)
Zeren gauza guztiak betierako iturburuan bataiatuak izan baitira eta ongiaz
eta gaizkiaz haraindi; ongia eta gaizkia berak ere tarteko itzalak besterik
ez dira, nahigabe bustiak eta hodei igarokorrak. (X. Mendiguren Bereziartu)
Honetan, lurra eta sua hilkorrak direla eta ura eta airea ere duda barik
hilko direla eta berriro jaioko eta haziko direla esan dudalako, arinkiegi
jokatu dudala pentsa ez dezazun, lehenik lur zati dezente samarrak,
etengabeko eguzkiak kiskaliak, hamaika oinek zapalduak, hauts lainoa eta
hodei hegalariak exhalatzen ditu, haize indartsuek egurats osoan zabaltzen
dituztenak. (X. Amuriza - Lukrezio)
Ortzi honetara hodei eta ninbo hegalarien egile diren halako gorputzak ere
kanpotik etortzea gertatzen da (X. Amuriza - Lukrezio)
Beren etsaien hodei ibiltaria erabat desagertua zen ostertzetik (Juan
Garzia)
Esaten zuen hodeiak zeruko alderraiak zirela (Juan Kruz Igerabide)
zeruan beste itsaso bat / hodei-marotak kobrezko uharritza / eguzkia obulu
glaseatua arrasbeheran / pinudian erroi baten karaka kaioa / langarra
aparra belarraren uharetan / neguko zuhaitza arimaren hezurdura / ne me
quitte pas (M.A. Meabe)
Eta, urmael bareak egunsentiko hodei lasterrak nola, halaxe islatzen zituen
haren aurpegi mardul, polit, atseginak beste lauren sentimendu igarokor
guztiak, haien pentsamenduak oro. (Jose Morales)
-Zer nahi duzu kontatzea, Diego? -halako batean amona tristatu egin zen
berriz, hodei iheskor batek bere gogoko eguzkia estali izan balu bezala-.
(Jon Muñoz)
hodei maluta margulen kantoian aurrera (JL Otamendi)
Uraren azalean amorruak aurpegiera antzaldatzen ziola sentitu zuen /
Aritzek, harrika eman nahi lieke han goian ortzia ezkutatzen zioten hodei /
isilkariei, zulatu egin nahi lituzke han behean ibai zola ezkutatzen zioten
/ hodei herrestariei. (JL Otamendi)
Muino baxu batean altxaturiko kanpamendutik, bidaiariek hiru gailur ikusi
zituzten eguzkiaren argitan hodei hegalarien artean: (A. Otsoa)
Eta halaxe geratu zen lurrera erori ondoren ere, ahoa bezala begiak ere
zabal, pago baten hosto dardartiek eta, harantzago, Intxorta gainetik
irristaturiko hodei mataza batek betirako erakarriak. (R. Saizarbitoria)
Oroitzen naizenean / zeru urdin bat ikusten dut, / gainbaloratuak ditugun
hodei errariak / eta errieta ahantziak. (B. Sarasola)
Zirrokumulu edo altokumuluak, ilaratan antolaturiko hodei-mataza txiki eta
biribilduz osatuak. (Pello Zabala)
El lun, 13 nov 2023 a las 12:23, ERRASTI ARAMBARRI, Iñigo
(<inigo.errasti a bildua bizkaia.eus>) escribió:
> Epa, Xabier eta besteok.
>
>
>
> Lehen batean, baliteke irudipen hori izatea *iheskor* berbarekin, baina
> Gerardorena ez da batere aukera arrotza. Begira, bestela, hitz horren
> sarrerei bai *Euskaltzaindiaren Hiztegia*n eta bai *Orotarikoa*n.
>
>
>
> EH:
>
>
>
> *iheskor*
>
> 1 adj. Erraz ihes egiten duena, atzitzeko zaila. *Aingira bezala
> iheskorra*.
>
> 2 adj. Berehala igarotzen edo desagertzen dena, bistatik behingoan
> aienatzen dena. *Denbora iheskorra da*. *Hemengo gauzak, berriz,
> igarokorrak dira, iheskorrak, mementokoak, hutsalak*. *Mundua ez dela
> itxura iheskorra baizik*. *Barren bizitzaren jario iheskorra*. *Ez dute
> laino iheskor horiek inoren gogoan habia egiteko astirik izaten*. *Iheskorra
> da biziro mundu honetan irabaz daitekeen izena eta ospea*.
>
>
>
> OEH:
>
>
>
> iheskor.
>
> 1. (Lar, H); igeskor (Lar).
> Fugaz; pasajero. "Porté à fuir, qui fuit facilement" H.
> Eraman arte mundu igeskor / Eta naasi onetatik. Otag EE 1882c, 547. Bizitz
> igeskor onen ondoren / bai ete dago besterik? GMant Goi 17. Amets igeskor
> zoroak dira / munduko pozkai geienak. EA OlBe 79. Iainko indartsua ezik,
> oro igeskor. Or Aitork 87. Oroimenean ikusten ditut oraingo lipar labur eta
> igeskor guziak. Txill Let 132. Alde ta aldi igeskorrean dabilen gizona,
> gauza guzien neurri gertatzen da. Zait Plat 36. Hauiek bazerasaten mundua
> ez dela itxura iheskor baizik. Lf in Zait Plat XX. Egia, argi igeskorra
> lano lodien artetik. EZBB I 84. Azpilanean ari den denbora iheskorrak
> erauzi du gure artetik udaren erdian. MIH 259. Barren-bizitzaren jario
> igeskorra. In MIH 176. Iheskorra da biziro mundu honetan irabaz daitekeen
> izena eta ospea. MEIG III 68. En DFrec hay 2 ejs. de iheskor.
> v. tbn. Igeskor: EA Txindor 83. Vill Jaink 146.
>
> 2. (Lar, T-L); igeskor (V-gip ap. Etxba Eib ; Lar); iaskor (V-gip ap. Iz
> ArOñ ).
> Huidizo. "Évasif" T-L. "Aingiria lexkotxe igeskorra" Etxba Eib. v.
> ihesikor.
> Kantore berri horik batügü eginik, / Gatü iheskor batek lekhia emanik. Herr
> 20-6-1963, 4. Geixenetan Zaldun igeskorra maiko izaten zalako. Etxba Ibilt
> 478.
>
>
>
> Esan daiteke horko adibide askok ez dutela, berez, “harrapatu nahian
> dabilen” zer baten zentzurik, ezta?
>
>
>
> Ondo-ondo ibili,
>
>
>
> Iñigo
>
>
>
>
>
> *De:* Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
> *Enviado el:* domingo, 12 de noviembre de 2023 14:13
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Asunto:* Re: [itzul] Nube pasajera
>
>
>
> Ez zait aukerarik aproposena iruditzen.
>
>
>
> Zerbait “Iheskor” izateak nire ustez inplikatzen du badagoela hortik beste
> zerbait/norbait, hodei hori harrapatu nahian dabilena.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> Gerardo Markuleta <gmarkuleta a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du
> (2023 aza. 11(a), lr. (23:05)):
>
> Literaturan, zalantza handi barik, "hodei iheskorra" emango genuke. Edo?
>
>
>
>
> *LEGEZKO ABISUA*.- Mezu elektroniko honetako informazioa jasotzaile gisa
> ageri den(ar) entzat baino ez da. Mezu elektroniko honetako eta berari
> erantsitako fitxategietako informazioa isilpean eduki behar da edota
> jabetza intelektualaren gaineko legeen eta beste legeen babespean dago.
> Mezu honek ez dio ezartzen inolako konpromisorik bidaltzaileari, berak eta
> jasotzaileak, aldez aurretik, berariazko idatzizko itunaren bidez besterik
> hitzartu ezean. Errakuntzaren bat dela-eta mezu hau jasotzen baduzu, bertan
> jarritako jasotzailea ez izan arren, jakinarazi ahalik azkarren
> bidaltzaileari, mesedez (lantik a bildua bizkaia.eus) <lantik a bildua bizkaia.eus> eta
> gero ezabatu erabat. Horrez gainera, mezuan jarritako jasotzailea ez
> bazara, ezin duzu erabili, banatu, kopiatu ez inprimatu, ez osorik ez zati
> bat.
>
> *AVISO LEGAL* - La información contenida en este correo electrónico es
> para el uso exclusivo de la/s persona/s mencionadas como destinataria/s.
> Este correo electrónico y los archivos adjuntos, en su caso, contienen
> información confidencial y/o protegida legalmente por leyes de propiedad
> intelectual o por otras leyes. Este mensaje no constituye ningún compromiso
> por parte de la persona remitente, salvo que exista expreso pacto en
> contrario, previo y por escrito entre la persona destinataria y la
> remitente. Si usted no es la persona destinataria designada y recibe este
> mensaje por error, por favor, notifíquelo a la persona remitente con la
> mayor brevedad posible a la siguiente dirección:(lantik a bildua bizkaia.eus)
> <lantik a bildua bizkaia.eus> y proceda inmediatamente a su total destrucción. Así
> mismo, le informamos de que no debe, directa o indirectamente, usar,
> distribuir, reproducir, imprimir o copiar, total o parcialmente este
> mensaje si no es la persona destinataria designada.
>
> *DISCLAIMER *- The information contained in this email is for the
> exclusive use of the person(s) mentioned as addressee(s). This email and
> the attached files, where appropriate, contain confidential information
> and/or information legally protected by intellectual property laws or other
> laws. This message does not constitute any commitment on the part of the
> sender, except where there exists prior express agreement to the contrary
> in writing between the addressee and the sender. If you are not the
> designated addressee and receive this message by mistake, please notify the
> sender as soon as possible at the following address (lantik a bildua bizkaia.eus)
> <lantik a bildua bizkaia.eus> and then delete it immediately. We also inform you
> that you may not use, distribute, print or copy this message, either
> directly or indirectly or totally or partially, if you are not the
> designated addressee.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231113/4e66df5c/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago