[itzul] Digitaltasun, digitalitate, digitalizazio...
    Uxoa Iñurrieta 
    uxoa.inurrieta a bildua gmail.com
       
    Al, Aza 27, 16:54:03, CET 2023
    
    
  
Arratsalde on:
Inork erabili al du inoiz /digitaltasun/ hitza?
Euskaltzaindiak ez ditu ez /digitaltasun/ eta ez /digitalitate/ 
jasotzen. /Digitalizazio /bai, baina hitz horrek zerbait digital 
bihurtzeko prozesuari egiten dio erreferentzia, eta ez nolakotasunari 
edo testuinguru digitalari.
Corpusetan bilatuta, ikusi dut /digitaltasun/ birritan ageri dela ETCn 
eta bost aldiz Dabilenan; /digitalitate,/ behin ere ez.
Egungo Euskararen Hiztegiak, aldiz, /digitalitate/ jasotzen du, baina 
/digitaltasun/ ez.
Bilaketak erdaretan eginda:
  * ES: RAEk ez du /digitalidad/ jasotzen, baina CORPESen 29 aldiz ageri da.
  * EN: hiztegi batzuek jasotzen dute /digitality/, baina gutxik. Hala
    ere, behin baino gehiagotan irakurri dut, eta interneteko
    bilatzaileek emaitza dezente ematen dituzte.
  * FR: hiztegietan ez da /digitalité/ agertzen, baina /numérité/ leku
    batean baino gehiagotan dator (teknologia digitaletan adituek
    /numérique/ terminoa gehiago erabiltzen dute /digitale/ baino).
Ontzat joko zenukete /digitaltasun/? Niri egokia iruditzen zait, 
/digital/ (izenondoa) + /tasun/... Ikusten duzue arrazoirik 
/digitalitate/ hobesteko (edo biak txartzat emateko)?
Eskerrik asko aurrez,
Uxoa
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231127/273ac13c/attachment.htm>
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago