[itzul] Digitaltasun, digitalitate, digitalizazio...

Isabel Etxeberria Ramírez isabelet75 a bildua gmail.com
Al, Aza 27, 17:12:24, CET 2023


Arratsalde on:

Kasu honetan, corpusetan emaitza gehiago lortzen dira lemak bilatu
beharrean formak (edo forma hasierak) bilatzen badira:

-ETCn izarñoa erabiliz, digitalitate* bilaketak 12 agerraldi ematen ditu
eta digitaltasun* bilaketak 3.

-Dabilenan "forma hasi digitalitate" bilaketak 2 agerraldi ematen ditu, eta
"forma hasi digitaltasun" bilaketak 5.

Ez da asko, baina zertxobait gehiago lagunduko ahal du.

Isabel

Uxoa Iñurrieta <uxoa.inurrieta a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2023
aza. 27, al. 16:54):

> Arratsalde on:
>
> Inork erabili al du inoiz *digitaltasun* hitza?
>
> Euskaltzaindiak ez ditu ez *digitaltasun* eta ez *digitalitate* jasotzen. *Digitalizazio
> *bai, baina hitz horrek zerbait digital bihurtzeko prozesuari egiten dio
> erreferentzia, eta ez nolakotasunari edo testuinguru digitalari.
>
> Corpusetan bilatuta, ikusi dut *digitaltasun* birritan ageri dela ETCn
> eta bost aldiz Dabilenan; *digitalitate,* behin ere ez.
>
> Egungo Euskararen Hiztegiak, aldiz, *digitalitate* jasotzen du, baina
> *digitaltasun* ez.
>
> Bilaketak erdaretan eginda:
>
>    - ES: RAEk ez du *digitalidad* jasotzen, baina CORPESen 29 aldiz ageri
>    da.
>    - EN: hiztegi batzuek jasotzen dute *digitality*, baina gutxik. Hala
>    ere, behin baino gehiagotan irakurri dut, eta interneteko bilatzaileek
>    emaitza dezente ematen dituzte.
>    - FR: hiztegietan ez da *digitalité* agertzen, baina *numérité* leku
>    batean baino gehiagotan dator (teknologia digitaletan adituek
>    *numérique* terminoa gehiago erabiltzen dute *digitale* baino).
>
> Ontzat joko zenukete *digitaltasun*? Niri egokia iruditzen zait, *digital*
> (izenondoa) + *tasun*... Ikusten duzue arrazoirik *digitalitate*
> hobesteko (edo biak txartzat emateko)?
>
> Eskerrik asko aurrez,
>
> Uxoa
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231127/40996e59/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago