[itzul] Digitaltasun, digitalitate, digitalizazio...
Dionisio Amundarain
itsasondo9 a bildua gmail.com
Al, Aza 27, 20:50:56, CET 2023
Latineko "digitalis"tik hartuta, "digitalitasun" izan daiteke? DIONISIO
AMUNDARAIN
El lun, 27 nov 2023 a las 17:12, Isabel Etxeberria Ramírez (<
isabelet75 a bildua gmail.com>) escribió:
> Arratsalde on:
>
> Kasu honetan, corpusetan emaitza gehiago lortzen dira lemak bilatu
> beharrean formak (edo forma hasierak) bilatzen badira:
>
> -ETCn izarñoa erabiliz, digitalitate* bilaketak 12 agerraldi ematen ditu
> eta digitaltasun* bilaketak 3.
>
> -Dabilenan "forma hasi digitalitate" bilaketak 2 agerraldi ematen ditu,
> eta "forma hasi digitaltasun" bilaketak 5.
>
> Ez da asko, baina zertxobait gehiago lagunduko ahal du.
>
> Isabel
>
> Uxoa Iñurrieta <uxoa.inurrieta a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2023
> aza. 27, al. 16:54):
>
>> Arratsalde on:
>>
>> Inork erabili al du inoiz *digitaltasun* hitza?
>>
>> Euskaltzaindiak ez ditu ez *digitaltasun* eta ez *digitalitate*
>> jasotzen. *Digitalizazio *bai, baina hitz horrek zerbait digital
>> bihurtzeko prozesuari egiten dio erreferentzia, eta ez nolakotasunari edo
>> testuinguru digitalari.
>>
>> Corpusetan bilatuta, ikusi dut *digitaltasun* birritan ageri dela ETCn
>> eta bost aldiz Dabilenan; *digitalitate,* behin ere ez.
>>
>> Egungo Euskararen Hiztegiak, aldiz, *digitalitate* jasotzen du, baina
>> *digitaltasun* ez.
>>
>> Bilaketak erdaretan eginda:
>>
>> - ES: RAEk ez du *digitalidad* jasotzen, baina CORPESen 29 aldiz
>> ageri da.
>> - EN: hiztegi batzuek jasotzen dute *digitality*, baina gutxik. Hala
>> ere, behin baino gehiagotan irakurri dut, eta interneteko bilatzaileek
>> emaitza dezente ematen dituzte.
>> - FR: hiztegietan ez da *digitalité* agertzen, baina *numérité* leku
>> batean baino gehiagotan dator (teknologia digitaletan adituek
>> *numérique* terminoa gehiago erabiltzen dute *digitale* baino).
>>
>> Ontzat joko zenukete *digitaltasun*? Niri egokia iruditzen zait,
>> *digital* (izenondoa) + *tasun*... Ikusten duzue arrazoirik
>> *digitalitate* hobesteko (edo biak txartzat emateko)?
>>
>> Eskerrik asko aurrez,
>>
>> Uxoa
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231127/3eab3726/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago