[itzul] "Parada, detención y estacionamiento"

Zuazabeitia Olabe, Edurne e-zuazabeitia a bildua ivap.eus
Ost, Ira 20, 07:52:51, CEST 2023


Egun on,

“1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra onartzen duena, zeinaren bidez aplikatu eta garatuko baita Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoa.”

IZOn dekretu hori eguneratzen eta egokitzen ibili gara, eta guk ordain hauek eman ditugu:

Parar= gelditzea.
Detener= geratzea.
Estacionar= aparkatzea.

Edurne Zuazabeitia Olabe.


Hemendik: Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com>
Bidaltze-data: martes, 19 de septiembre de 2023 16:00
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Cc: Iñaki Arrieta - BiTEZ <itzul a bildua bitez.com>
Gaia: Re: [itzul] "Parada, detención y estacionamiento"

Ñabardura semantikoak hobe markatzeko, agian erabil litezke:

gelditu (gelditze),  pausatu (pausaldi) eta  aparkatu (aparkaldi)

Hiztegigintzan zabiltzatenok izango duzue aukera hoberik, seguruen.

_______________________________________

Iñaki Bitezekoa
El 19/09/2023 a las 14:28, Aitor Blanco Leoz escribió:
Eskerrik asko, Juan Mari:

Hala ere, ez dakit IVAPen irtenbidea oso egokia den...

[cid:image001.png a bildua 01D9EB97.73FB2C10]
Izan ere,"geratu" eta "gelditu" sinonimotzat jotzen ditu Euskaltzaindiak:

geratu, gera, geratzen
da/du ad. Gelditu. Sukaldeko atean geratu zen. Beribila geratuz. Birjina geratzen zela erditu aurretik, erditzean eta erdituz gero. Ni, eta hau garbi geratzea nahi dut, ni Gobernuaren alde nago. Korderik gabe geratu. Harriturik geratu ziren. Zeri lotu behar diren ez dakigun hari izpiak geratzen dira beti. Bihotzaren taupadak ezin geratuz. || Maiatzerako aldaketa egiteko geratu zen Joxe.

Hau idatzi du BECERRA ITURGAITZ, Juan Mari (jmbecerra a bildua gipuzkoa.eus<mailto:jmbecerra a bildua gipuzkoa.eus>) erabiltzaileak (2023 ira. 19(a), ar. (12:24)):
Begiratu 1428/2003 Errege Dekretuaren itzulpenean, bertan ageri baitira emanda (Zirkulazio Erregelamendu Orokorra).

https://www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/legedia_euskaraz_e_zirkulazio/eu_def/adjuntos/Trafikoa/RD_1428-2003_zutabetan_EU-ES.pdf

Hemendik: Aitor Blanco Leoz <aitor.blanco.leoz a bildua gmail.com<mailto:aitor.blanco.leoz a bildua gmail.com>>
Bidaltze-data: 2023(e)ko irailaren 19(a), asteartea 11:28
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Gaia: [itzul] "Parada, detención y estacionamiento"


KONTUZ: GFA kanpotik datorren posta · ATENCIÓN: Correo externo a la DFG

Erantzun aurretik, erantsitako dokumenturik ireki aurretik, edo estekaren batean klik egin aurretik, beharrezkoa da posta honen jatorria egiaztatzea.
Antes de responder, abrir un adjunto o pinchar un enlace, es necesario comprobar el origen de este correo.


Kaixo, lagunok:

Oposizio baten deialdia itzultzen ari naiz, eta, gai-zerrendan, trafikoko maniobrei buruzko gai batean, honako hau azaldu zait: "Parada, detención y estacionamiento". Bila aritu naiz, baina ez dut inon aurkitu "parada" eta "detención" bereizteko hitz bikoterik. Hau omen da hiruren arteko diferentzia:

La detención viene impuesta, es casual y motivada por  las  necesidades  del  tráfico,  el  cumplimiento de  las  señales o  normas  de  la  circulación, o provocada por alguna emergencia. La detención se realiza, normalmente, dentro de la corriente circulatoria, no siendo así en el caso de la parada, debido a alguna señal o norma que la imponga, y sólo fuera de ella en algunos casos, cuando la causa que la origina es una emergencia.

El tiempo es fundamental en la diferencia entre la parada y el estacionamiento. Mientras que el estacionamiento no tiene una duración máxima determinada, a no ser que se realice en una zona de estacionamiento con horario o tiempo limitado, la parada no debe exceder de un periodo de tiempo breve, siempre inferior a dos minutos.

De tal forma que considerar que la inmovilización de un coche voluntarimente entre otros dos coches es un estacionamiento es error, ya que si el tiempo que el coche permanece inmovilizado es inferior a dos minutos, esta maniobra será considerada una parada.
Laguntzerik bai? Oraingoz, "Ibilgetzea, gelditzea eta aparkatzea" jarri dut, baina ez nago seguru.

Eskerrik asko,

Aitor Blanco Leoz

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230920/69771057/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 14138 bytes
Azalpena: image001.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230920/69771057/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago