[itzul] Gogoeta bat: "innovador"

Iñaki Lopez de Luzuriaga inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
Lar, Ira 30, 12:29:01, CEST 2023


Ez dut deus beharrezko denean mailegura jotzearen kontra, anbiguotasunak
hausteko, adibidez. Gaztelaniaz, *innovadores*-en bi adierak ez dituzten
bereizten, eta euskaraz bi adieren artean bereizteko premia ote dugu?
Automatismo hori euskaraz funtzionala delakoan nago. Kasu honetan,
*medicamentos
innovadores *Xabierrek aipatu bigarren adieran ulertu dut nik batez ere,
egungo panoraman berrikuntza bat direnak, eta ados "sendagai berritzaileak"
erabiltzearekin, dagoeneko hori baita euskaraz bizi den entzuleari
datorkion lehendabiziko adiera: berrikuntza bat direla, *innovación.
*Euskaltermek
ere bide beretik, jada sarrera ugarirekin.

Koldok aipatu bikoteak elkarren aldamenean agertuz gero, *renew* eta
*innovate,* orduan "berpiztu", "zaharberritu", "eraberritu", "birmoldatu"
eta antzekoen (eta horien eratorpenen) bidetik joko nuke* renew*
adierazteko.

Goraintzi

Iñaki Lopez de Luzuriaga


Hau idatzi du Koldo Biguri , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2023 ira. 29(a), or. (15:38)):

> Arrazoia duzu, Xabier; ez dira inola ere gauza bera "renovar" eta
> "innovar":
>
> - Renovar: Hacer que algo quede como nuevo, recuperar su estado o
> condición inicial.
> - Innovar: Desarrollar o producir algo novedoso en un ámbito o actividad.
>
> Ingelesez ere "renew" eta "innovate" aurkitzen ditugu:
>
> - Renew: to make like new : restore to freshness, vigor, or perfection
> - Innovate: to make changes : do something in a new way
>
> Kontzeptu desberdinak izanda, komeniko litzaiguke euskaraz ere bereiztea,
> baina hor betiko konplexu garbizaleekin egiten dugu topo: ezin
> "innobatzaile", "innobatibo", "innobazio" edo "innobatu" onartu. Eta ez
> erabilera faltagatik: googlen, makina bat adibide topa daitezke. Holakoak
> baztertu ezean, kontzeptu bakoitzari termino desberdin bana aurkitzeko
> ahaleginak egin beharko genituzke. Zuk proposatzen duzuna aukera bat da,
> baina arazo izan daiteke adjektiboak modulazioa hartzen duenean, adibidez
> "los procesos más innovativos" itzultzeko, "prozesurik berrikuntzazkoenak"
> edo beharko genuke. Hala ere, zabaltzen bada... aurrera. Bestalde,
> "berrikuntzazko enpresa" bezalakoekin, ez dakit nik... Nahiago "enpresa
> bide-urratzailea", adibidez. Baina "sendagai bide-berritzailea, aldiz, ez
> dut hori ere ikusten. Baina, esan bezala, terminoen hedapena lortuz gero...
> onartu beharko.
>
> Pertsonalki, Altonagaren "saxon way" delakoaren alde nago (Back to
> Leizarraga).
>
>
>
> Koldo Biguri
>
>
> En viernes, 29 de septiembre de 2023, 14:21:36 CEST, Xabier Aristegieta <
> allurritza a bildua gmail.com> escribió:
>
>
> Espero izatekoa zenez, Espainiako Errege Akademiaren Hiztegiaren arabera,
> innovador = "que innova".
>
> Bere horretan, euskaraz "berritzaile" litzateke, eta horrela agertzen da
> adibide ugaritan, Euskaltermen begiratuz gero, esate baterako. Eta erabili
> ere, denok erabiltzen dugu... baina, batzuetan, automatikoegi ez al gara
> jarduten?
>
> Esan nahi dudana da: zerbaiti buruz "innovador" dela esaten denean,
> egiazki esan nahi da zerbait berritu egiten duela? Ez al da gehiago izango
> berrikuntzaren emaitza dela?
>
> Argi dago "un artista/profesional innovador" esatean, esan nahi dela
> artista edo profesional horrek bere langintza-esparrua nolabait berritu edo
> berritzen duela. Hor "berritzaile"rekin ez dut problemarik ikusten. Orain
> azaltzen ari naizen aferaren ikuspegitik behintzat.
>
> Baina "medicamentos innovadores" itzultzea suertatu zait.
>
> "Sendagai berritzaileak" esatea ez al litzateke gaztelaniazko automatismo
> itsuz jokatzea?
>
> "Medicamentos innovadores" ez al dira, berez, "medicamentos derivados de
> la innovación, producto de la innovación" edo horrelako zerbait? Nire ustez
> bai. Bidenabar pentsatu ahalko da badirela "medicamentos que innovan el
> panorama actual de la medicina", edo horrelako zerbait. Baina ez zait
> iruditzen esanahi nagusia hori denik.
>
> Bada, kasu horretan, nik "berrikuntzazko sendagaiak" proposatzen dut,
> Hots, berrikuntzaz lortutakoak.
>
> Norbaitek horri buruzko gogoetarik izango balu, interesatuko litzaidake.
>
> Eskerrik asko, eta asteburu on.
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230930/1a86be27/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago