[itzul] Gorde data: uztailaren 17a eta 18a.
Itzultzailea-Eibarko Udala
itzultzailea a bildua eibar.eus
Ost, Api 10, 14:05:12, CEST 2024
Eskerrik asko, interesatzen zait.
Hemendik: Itziar Cortes Etxabe [mailto:i.cortes a bildua elhuyar.eus]
Bidaltze-data: 2024(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena 14:00
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] Gorde data: uztailaren 17a eta 18a.
Kaixo,
Mezu honen bidez EHUko udako ikastaroen eskaintzaren barruan antolatuko den ikastaro baten berri eman nahi genizueke. Itzulpengintza eta teknologia ardatz izango dituen “Itzulpengintza eta teknologia: aurrera eskuz esku, aurrera aurrez aurre" ikastaroa antolatzen ari gara, eta uztailaren 17an eta 18an izango da Bilbon (online ere jarraitu ahalko da).
Ikastaroan izena emateko epea ez da ireki oraindik; horren berri ere emango dugu, dagokionean.
Ikastaroa uztailean izango denez, eta askoren opor-garaiarekin kointziditzen duenez, aurrez abisatzea iruditu zaigu egokiena. Ikastaroa interesgarria izango da itzulpengintzako sektoreko eragile guztientzat: itzultzaile autonomoak, besteren kontura lan egiten duten itzultzaileak, zuzentzaileak, administrazioetako itzultzaileak, ikasleak…
Zuen interesekoa izango dela espero dut.
Mila esker.
--
[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/ELH_RGB_CLAIM.png]<https://www.elhuyar.eus/>
Itziar Cortés Etxabe
Hizkuntza eta Teknologia | Koordinatzailea
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 200 | Mug.: 688747627
i.cortes a bildua elhuyar.eus | <mailto:i.cortes a bildua elhuyar.eus> www.elhuyar.eus<https://www.elhuyar.eus/>
[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/bannerra2024.jpg]
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus<mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240410/c9537223/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago