[itzul] Espalda de burro
Eneko Aizpurua
eneko.aizpurua a bildua unavarra.es
Al, Urt 29, 09:36:34, CET 2024
/Ulertzen dela iruditzen zait. Azken batean, arku konopiala adierazteko
irudia da "asto-bizkarra", eta beste hizkuntzek hala badarabilte,
zergatik ez euskaraz?
/
/Laneko hiztegiak ere badakar "asto-bizkar".
/
/https://hiztegia.jakinbai.eus/term/eu/asto-bizkar/
El 28/01/2024 a las 14:16, Santiago Leonÿffffe9 , ItzuL-en bidez escribió:
> Egun on:
>
> Itzultzen ari naizen liburu batean, esaldi hau aurkitu dut:
>
> "No era un vagón común, sino que tenía en medio una especie de ESPALDA
> DE BURRO en forma de un trapecio". (Letra handiak nik neronek paratu
> ditut).
>
> Kontsultatzen ari naizen itzulpenetan, esamolde berbera erabiltzen
> dute: esquena d'ase (katalanez), dos-d'âne (frantsesez), Eselsrücken
> (alemanez), schiena d'asino (italieraz).
>
> Nonbait, adibidez Erdi Aroko zubiek osatzen duten arkua deskribatzeko
> erabiltzen da esamolde hori. Nik ez nuen ezagutzen, eta galdera da
> nola eman euskaraz. Asto-bizkarra? Hori paratuz gero, ulertzen da
> zertaz ari naizen? Nola, bertzenaz?
>
> Esker mila.
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240129/26704733/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago