[itzul] Fwd: Suelo de gasto, techo de gasto
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Uzt 4, 16:10:51, CEST 2024
Eskerrik asko erantzun duzuen guztioi.
Nigatik balitz, "gastu-sabai" eta "gastu-zoru" erabiliko nituzke.
Funtsean, nire inpresioa da gure artean errotuegia dagoela euskararentzat
erabilera metaforikoak gaitzesteko joera. Oraintxe bertan denboraz juxtu
samar nabil eta ezin dut gehiago idatzi, baina ziurrenik izango dugu
okasioa honetaz sakonago aritzeko.
Ondo izan.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Olaizola Maiz, Mertxe (m-olaizola a bildua ivap.eus) erabiltzaileak
(2024 uzt. 4(a), og. (13:21)):
> Egun on:
>
>
>
> Euskaltermeko fitxa hori Aurrekontu Publikoen Araubidea Hiztegikoa da.
> Hiztegi hori lantzeko, erabileremu horretako arau-testuak izan genituen
> erreferentziazko iturri, eta iturri horietan ez da *techo de gasto*
> erabiltzen, *límite de gasto no financiero* baizik.
>
>
>
> Labur-labur azalduta, aurrekontu publikoen sailkapen ekonomikoan hiru atal
> bereizten dira, bai gastuen ikuspegitik, bai sarreren ikuspegitik:
> eragiketa arruntak, kapital-eragiketak eta eragiketa finantzarioak. Ari
> garen adibidean, eragiketa arruntetan eta kapital-eragiketetan
> Administrazio publikoak gehienez egin dezakeen gastuari egiten dio
> erreferentzia *límite del gasto no financiero *terminoak, eta bai, kasu
> honetan, *techo de gasto* delakoak ere, zeina *techo de gasto no
> financiero* dela ulertu behar baita. Eragiketa finantzarioak izendapen
> horretatik kanpo geratzen dira, *no financiero* adjektiboak iradokitzen
> duenez.
>
>
>
> Arau-testuetan, esan dugunez, * límite de gasto no financiero* erabiltzen
> da, baina, arau-testuetatik kanpo, * techo de gasto *eta are* techo de
> gasto no financiero *ere erabiltzen da kontzeptu bera izendatzeko.
> Nolanahi ere, izendapen bata eta bestea ez daude maila berean, ez dira
> erregistro berekoak: izendapen “kanonikoa” *límite de gasto no financiero*
> da, eta *techo de gasto*, berriz, haren aldaera informal eta
> laburtu(egi)a.
>
>
>
> Bitxia da fitxa horretan gaztelaniaz bi izendapen agertzea (*límite de
> gasto no financiero* eta *techo de gasto*), eta euskaraz, berriz, bakarra
> (*gastu ez-finantzarioaren muga*). Jakina, *gastu ez-finantzarioaren muga* *límite
> de gasto no financiero-*ren ordain petoa da, ez hainbeste *techo de gasto*-rena.
> Hiztegiaren hasierako proposamenean, *techo de gasto* eta *gastu-muga*
> ere jaso ziren, baina, arestian azaldutako arrazoiengatik (ez bata, ez
> bestea, ez dira agertzen guk aztertutako corpusetan), biak kentzea erabaki
> genuen. Alabaina, euskarazkoa baino ez genuen kendu.
>
>
>
> Beraz, ikusirik informazio horrek nahasbidea eragiten duela, oraingoz
> kendu egingo dugu *techo de gasto* fitxa horretatik.
>
>
>
> Eskerrik asko ekarpenarengatik.
>
>
>
>
>
>
>
> [image: cid:image001.png a bildua 01D94DDD.28615980]
>
> Mertxe Olaizola
> Terminologia Zerbitzua
> 945 017649
> https://www.ivap.euskadi.eus
> mailto: *m-olaizola a bildua ivap.eus <m-olaizola a bildua ivap.eus>*
> Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
> *Aukeran, euskaraz nahiago.*
>
>
>
>
>
> *Hemendik:* Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com>
> *Bidaltze-data:* 2024(e)ko uztailaren 3(a), asteazkena 16:36
> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Cc:* Iñaki Arrieta - BiTEZ <itzul a bildua bitez.com>
> *Gaia:* [itzul] Fwd: Suelo de gasto, techo de gasto
>
>
>
> Ez nituzke erabiliko "gehieneko" eta "gutxieneko" esparru semantiko
> horretan.
>
> Ziur naiz arazogarri izango dela testuinguru batzuetan.
>
> Nire aburuz, hau da mailegua aurreiritzirik gabe egitea merezi duen kasu
> horietako bat.
>
> gastu-sabai (gastuaren sabaia)
> zoru-sabai (gastuaren zorua)
>
> _______________________________________
>
> Iñaki Bitezekoa
>
> El 03/07/2024 a las 14:18, Aitor Salaberria escribió:
>
> Kaixo, Xabier:
>
>
>
> Euskaltermeko proposamena korapilatsuegia iruditzen zait.
>
> Berriaren estilo liburuan zera aurkitu dut: "*gastu muga* (gastu sabai*).
> Askotan, nahikoa izaten da 'gehieneko gastu' edo 'gutxieneko gastu'."
> Iturria: https://www.berria.eus/estiloliburua/hiztegia/G#6192
> <https://ddec1-0-en-ctp.trendmicro.com:443/wis/clicktime/v1/query?url=https%3a%2f%2fwww.berria.eus%2festiloliburua%2fhiztegia%2fG%236192&umid=f36f8ee0-027d-48bb-863a-0328ce3c445b&auth=b269be260cc00360d7fccb200fa9e97f1da275f4-22674e6a9ed1121800e6aaabd7e5c6f7d43958db>
>
> Argitzen den eran, bi kontzeptuok aipatzekotan, "suelo de gasto" =
> "gutxieneko gastu" eta "techo de gasto" = "gehieneko gastu".
>
>
>
> Lagungarria izan daitekelakoan.
>
>
>
> Izan ongi,
>
> Aitor Salaberria
>
> El 03/07/2024 a las 14:00, Xabier Aristegieta escribió:
>
> Kaixo guztioi.
>
>
>
> Norbaitek esango al lidake mesedez nola itzultzen dituen horiek?
>
>
>
> EUSKALTERMen, "techo de gasto" "gastu ez-finantzarioaren [?] muga" ematen
> da. "Muga" horrek, noski, ez du berezkoa "goiko muga" izatea...
>
>
>
> Metafora horiek euskaraz ere erabiltzeko hauturik egin al du inork?
>
>
>
> Eskerrik asko aldez aurretik.
>
>
>
>
>
> Xabier
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240704/5a64684e/attachment.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 5970 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240704/5a64684e/attachment.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago