[itzul] Fwd: Suelo de gasto, techo de gasto

Olaizola Maiz, Mertxe m-olaizola a bildua ivap.eus
Ast, Uzt 4, 13:20:52, CEST 2024


Egun on:

Euskaltermeko fitxa hori Aurrekontu Publikoen Araubidea Hiztegikoa da. Hiztegi hori lantzeko, erabileremu horretako arau-testuak izan genituen erreferentziazko iturri, eta iturri horietan ez da techo de gasto erabiltzen, límite de gasto no financiero baizik.

Labur-labur azalduta, aurrekontu publikoen sailkapen ekonomikoan hiru atal bereizten dira, bai gastuen ikuspegitik, bai sarreren ikuspegitik: eragiketa arruntak, kapital-eragiketak eta eragiketa finantzarioak. Ari garen adibidean, eragiketa arruntetan eta kapital-eragiketetan Administrazio publikoak gehienez egin dezakeen gastuari egiten dio erreferentzia límite del gasto no financiero terminoak, eta bai, kasu honetan, techo de gasto delakoak ere, zeina techo de gasto no financiero dela ulertu behar baita. Eragiketa finantzarioak izendapen horretatik kanpo geratzen dira, no financiero adjektiboak iradokitzen duenez.

Arau-testuetan, esan dugunez, límite de gasto no financiero erabiltzen da, baina, arau-testuetatik kanpo, techo de gasto eta are techo de gasto no financiero ere erabiltzen da kontzeptu bera izendatzeko. Nolanahi ere, izendapen bata eta bestea ez daude maila berean, ez dira erregistro berekoak: izendapen “kanonikoa” límite de gasto no financiero da, eta techo de gasto, berriz, haren aldaera informal eta laburtu(egi)a.

Bitxia da fitxa horretan gaztelaniaz bi izendapen agertzea (límite de gasto no financiero eta techo de gasto), eta euskaraz, berriz, bakarra (gastu ez-finantzarioaren muga). Jakina, gastu ez-finantzarioaren muga límite de gasto no financiero-ren ordain petoa da, ez hainbeste techo de gasto-rena. Hiztegiaren hasierako proposamenean, techo de gasto eta gastu-muga ere jaso ziren, baina, arestian azaldutako arrazoiengatik (ez bata, ez bestea, ez dira agertzen guk aztertutako corpusetan), biak kentzea erabaki genuen. Alabaina, euskarazkoa baino ez genuen kendu.

Beraz, ikusirik informazio horrek nahasbidea eragiten duela, oraingoz kendu egingo dugu techo de gasto fitxa horretatik.

Eskerrik asko ekarpenarengatik.



[cid:image001.png a bildua 01D94DDD.28615980]
Mertxe Olaizola
Terminologia Zerbitzua
945 017649
https://www.ivap.euskadi.eus<https://www.ivap.euskadi.eus/>
mailto: m-olaizola a bildua ivap.eus<mailto:m-olaizola a bildua ivap.eus>
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Aukeran, euskaraz nahiago.


Hemendik: Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com>
Bidaltze-data: 2024(e)ko uztailaren 3(a), asteazkena 16:36
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Cc: Iñaki Arrieta - BiTEZ <itzul a bildua bitez.com>
Gaia: [itzul] Fwd: Suelo de gasto, techo de gasto

Ez nituzke erabiliko "gehieneko" eta "gutxieneko" esparru semantiko horretan.
Ziur naiz arazogarri izango dela testuinguru batzuetan.

Nire aburuz, hau da mailegua aurreiritzirik gabe egitea merezi duen kasu horietako bat.

gastu-sabai (gastuaren sabaia)
zoru-sabai (gastuaren zorua)

_______________________________________

Iñaki Bitezekoa
El 03/07/2024 a las 14:18, Aitor Salaberria escribió:

Kaixo, Xabier:



Euskaltermeko proposamena korapilatsuegia iruditzen zait.

Berriaren estilo liburuan zera aurkitu dut: "gastu muga (gastu sabai*). Askotan, nahikoa izaten da 'gehieneko gastu' edo 'gutxieneko gastu'." Iturria: https://www.berria.eus/estiloliburua/hiztegia/G#6192<https://ddec1-0-en-ctp.trendmicro.com:443/wis/clicktime/v1/query?url=https%3a%2f%2fwww.berria.eus%2festiloliburua%2fhiztegia%2fG%236192&umid=f36f8ee0-027d-48bb-863a-0328ce3c445b&auth=b269be260cc00360d7fccb200fa9e97f1da275f4-22674e6a9ed1121800e6aaabd7e5c6f7d43958db>

Argitzen den eran, bi kontzeptuok aipatzekotan, "suelo de gasto" = "gutxieneko gastu" eta "techo de gasto" = "gehieneko gastu".



Lagungarria izan daitekelakoan.



Izan ongi,

Aitor Salaberria
El 03/07/2024 a las 14:00, Xabier Aristegieta escribió:
Kaixo guztioi.

Norbaitek esango al lidake mesedez nola itzultzen dituen horiek?

EUSKALTERMen, "techo de gasto" "gastu ez-finantzarioaren [?] muga" ematen da. "Muga" horrek, noski, ez du berezkoa "goiko muga" izatea...

Metafora horiek euskaraz ere erabiltzeko hauturik egin al du inork?

Eskerrik asko aldez aurretik.


Xabier

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240704/7c1443c3/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 5970 bytes
Azalpena: image001.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240704/7c1443c3/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago