[itzul] "Honako legea"

Dionisio Amundarain itsasondo9 a bildua gmail.com
Ast, Eka 20, 10:35:41, CEST 2024


Honakoa / Honako hau: Ez dut azalpen zientifikorik; soil-soilk, belarriak
ematen didana. Niretzat beti "honako hau" da zuzena eta egokia. DIONISIO
AMUNDARAIN

El mié, 19 jun 2024 a las 17:32, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
escribió:

> IVAPek argitaratu berri duen "Itzulpen- eta berrikusketa-irizpideak.
> Erabakiak eta gomendioak" dokumentuan, ezin bipilago esaten da ezen, zentzu
> kataforikoa adierazteko, "erabat okerra" dela *honako (+ izena) +
> mugatzailea *egitura. Eskaintzen dituen adibide hauetakoa, alegia:
>
> ****(...) Errege Dekretua, (...), honako errege-dekretua aldatzen duena*
>
> **Gorte Nagusiek honako legea onetsi dutela eta nik berretsi egiten
> dudala.*
>
> Halaber esaten da ezen, "honako" erabiliz gero, izenaren ondoren
> "hau/hauek" erakuslea behar dela nahitaez erabili. Alegia, goiko
> adibideetan "honako errege-dekretu hau" eta "honako lege hau" erabili
> beharko zirela.
>
> Gaitzespen horrek txundituta utzi nau.
>
> Batetik, ez dudalako ikusten gramatikako zer arrazoik debekatzen duen
> "honako" den izenlagun horrek zeri lagun egitea eta jarraian
> mugatzailearekin doan izen bati. Beraz, ez dirudi gaitzespenaren arrazoia
> gramatikala denik.
>
> Bestetik, *honako+izena+mugatzailea *egituraren erabilera
> *honako+izena+erakuslea *egiturarena bezain ugaria ez izateak ez diolako
> ezer kentzen egituraren zuzentasunari. Bidenabar esanda: nahi duenak
> Googlen bilaketa egin dezake, esate baterako "honakoa"ri
> esan/erantzun/entzun/ikusi... aditzak gehituta (*honakoa esan*, *honakoa
> entzun*, eta abar) eta emaitza polit askoak aurki ditzake.
>
> Eta Euskaltzaindiak? Zer dio "honako esaldia"ren tankerakoez?
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegian "honako" begiratuta, ikus zer dioen bigarren
> adieran:
>
> 2 adj. Hau, hemengo hau. (Dagokion izen sintagmaren ezkerrean ezartzen
> da, artikuluak edo erakusle batek, gehienetan *hau*-k, mugatzen duela
> sintagma).
>
>
> Irakurri duzue, ezta? "*ARTIKULU *edo erakusle batek, *gehienetan hau*-k
> [azken zertzelada hori ez du inork zalantzan jartzen], mugatzen duela
> sintagma"
>
> Halaber, bururatu zait Euskaltzaindiaren "Euskararen Gramatika"n "honakoa"
> edo "honako + izena + mugatzailea" zenbat aldiz agertzen den bilatzea.
> Erantzuna: bederatzi aldiz. Nork eta Euskaltzaindiak zertaz eta Euskararen
> Gramatikaz idatzitako obra goren horretan.
>
> Hori guztia horrela, IVAPeko lan horren arduradunei jendaurrean egiten
> diedan galdera da: zertan oinarritu zarete aipatu egitura "erabat okerra"
> dela esateko?
>
> Esker mila.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240620/88ef1186/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago