[itzul] The least racist country in Europe

Fernando Rey fernando.rey a bildua unavarra.es
Ast, Maiatza 9, 12:11:22, CEST 2024


Aupa, Amaia.

Batzuetan izaten dugu konponbidea halakoetarako, baina uste dut 
batzuetan ez dagoela beste erremediorik.

Hau dio EBEak.

Ea laguntzen dizun.

Fernando Rey



      */gutxienik txarrena/*

-/en/ superlatiboaren marka baiezkoa izaten da; ez du forma ezezkorik. 
Alegia, /katu politena/ren parean ez dugu /katu gutxien politena/ eta 
antzeko egiturarik ia. Halakoetan, /polit/en antonimora jotzen dugu 
normalean: /katu itsusiena./

Hala ere, literatura-tradizioan bada testigantza bat edo beste, bi 
moldetan emana:

a) </gutxiEN(IK)/ IZENONDO-(a)>: (...) */gutien on/* dena beti hautatzea 
(Pouvreau). (...) ohoreari */gutienik egokia/* *(Duvoisin).* */Gutxien 
arriskutsu/**, nahiz eta arriskutsua berau ere* *(X. Amuriza).*

b) </gutxiEN(IK)/ IZENONDO-/EN/-a>: Irisartar koblaria zauku azkenean 
iduritu /gutienik ahulena/ (Jean Etxepare). Euskaraz (...) forma hori da 
/gutxienik txarrena/ iruditzen zaidana (Ibon Sarasola).

Azken urteotan, gehiago erabiltzen da zientziaren zenbait alorretan-eta: 
/beroena/ren parean, adibidez, /gutxien(ik) beroa/ eta antzekoez baliatu 
beharra gertatzen da. Izan ere, /gutxien(ik) beroa/ delako hori eta 
/hotzena,/ fisikari batentzat, adibidez, ez dira gauza bera.

Antzeko zerbait gertatzen da /-ago/ atzizkiarekin ere: apenas du 
testigantzarik tradizioan, salbuespen bakanen bat gorabehera: Ez da 
/gutiago egia/ (Hiriart-Urruti). Beste kideak ez zeuden /gutxiago jota/ 
(X. Amuriza).

El 09/05/2024 a las 12:05, Amaia Apalauza escribió:
> Egun on:
>
> Esango nuke noizbait atera dela kontu hau zerrenda honetan, baina ez 
> dut deus aurkitu, eta barka, beraz.
>
> /The least racist country/ / /El país menos racista /emateko, zuzena 
> litzateke euskaraz /herrialde(rik) gutxien arrazista/? 'Gutxi + 
> izenondoa' posible da euskaraz, baina 'gutxien + izenondoa'?
>
> Eskerrik asko,
>
> Amaia
>
> <https://urldefense.com/v3/__https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail__;!!D9dNQwwGXtA!SvH_Dkj3SeGJFdUzyeMkdNjzgnzV7LammedWgvsAnnte4OoAJTlfmGXwf3iEsrtxiZcIXe2ztYC9e_yYHogRIaNyn711gA$> 
> 	Virus-free.www.avast.com 
> <https://urldefense.com/v3/__https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail__;!!D9dNQwwGXtA!SvH_Dkj3SeGJFdUzyeMkdNjzgnzV7LammedWgvsAnnte4OoAJTlfmGXwf3iEsrtxiZcIXe2ztYC9e_yYHogRIaNyn711gA$> 
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240509/f0823987/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago