[itzul] The least racist country in Europe

Ibai Sarasua García isarasuagarcia a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 9, 12:15:47, CEST 2024


Kaixo, Amaia:

Fernandok esandakoen osagarri, honako hau zehazten du Euskararen Gramatikak:

*32.10.1.4d* Goiko adibideetan ikusi den bezala, zenbatekorik handiena
> *gehien* formak adierazten du (*huts gehien*), eta apalena, berriz,
> *gutxien* formak, besteak beste (*huts gutxien*). Mailaren adierazpenari
> dagokionez, ordea, bestela dira gauzak. Mailarik gorena *-en* atzizkiak
> ematen du aditzera (*politena*), baina mailarik apalena adierazten duen
> formarik ez du euskarak (‘gutxien polita’ gisakoak adierazteko formarik,
> alegia)299. Konparaziozkoen pareko dira horretan superlatiboak (§
> 14.10.5.2
> <https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_liburuak&ItemId=&task=gramatika&lang=eu&kodea=14100502>).
> Adjektibo-adberbioen ‘gutxientasuna’ seinalatzeko, antonimoaren
> ‘gehientasuna’ ematen da inoiz aditzera (*itsusiena* = ‘gutxien polita’).
> Aukera hori ez da, ordea, beti egokia. Hala, esate baterako, aberats
> handien artean aberastasun gutxien duena aipatzeko ez da egokia ‘pobreena’
> dela esatea. Bestelako perifrasi batzuk erabiltzen dira hori adierazteko.

*Testu zaharretan aurkitzen dira, hala ere, [gutxien/gutxienik +
adjektiboa] egiturako adibide bakar batzuk: […] prenda orotarik ez da
gutien beharrena (Goihetxe); Gutxien on dena beti hautatzea (Pouvreau);
Populu eta jende guztiek, salbaienek eta gutxienik argituek, egia hori
sinetsi izan dute (Lapeire). Zehaztasunaren izenean ere erabiltzen dira,
inoiz, horrelakoak, zientzia gaietan batez ere: gutxienik beroa. Eta baita
bestelako testuetan ere: Irtenbide gutxienik txarrena izan daiteke hori
(Sarasola). Ikus, hala ere, § 14.10.5.2c.
<https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_liburuak&ItemId=&task=gramatika&lang=eu&kodea=14100502&mark=sec14.10.5.2c>*

*Konparaziozkoetan esan den bezala, modu mugatuan erabiltzekoak dira
horrelakoak, zehaztasuna beste bide batetik nekez salba daitekeenean baizik
ez, alegia.*





*Ibai Sarasua Garcia*
Itzultzailea
ES/EU/EN/DE/FR > EU/ES
Interpretea
ES/EU > EU/ES
isarasuagarcia a bildua gmail.com
(+34) 697201229



Hau idatzi du Fernando Rey (fernando.rey a bildua unavarra.es) erabiltzaileak (2024
mai. 9(a), og. (12:11)):

> Aupa, Amaia.
> Batzuetan izaten dugu konponbidea halakoetarako, baina uste dut batzuetan
> ez dagoela beste erremediorik.
>
> Hau dio EBEak.
>
> Ea laguntzen dizun.
>
> Fernando Rey
>
>
>
> *gutxienik txarrena*
>
> -*en* superlatiboaren marka baiezkoa izaten da; ez du forma ezezkorik.
> Alegia, *katu politena*ren parean ez dugu *katu gutxien politena* eta
> antzeko egiturarik ia. Halakoetan, *polit*en antonimora jotzen dugu
> normalean: *katu itsusiena.*
>
>
>
> Hala ere, literatura-tradizioan bada testigantza bat edo beste, bi
> moldetan emana:
>
> a) <*gutxiEN(IK)* IZENONDO-(a)>: (...) *gutien on* dena beti hautatzea
> (Pouvreau). (...) ohoreari *gutienik egokia* *(Duvoisin).* *Gutxien
> arriskutsu**, nahiz eta arriskutsua berau ere* *(X. Amuriza).*
>
> b) <*gutxiEN(IK)* IZENONDO-*EN*-a>: Irisartar koblaria zauku azkenean
> iduritu *gutienik ahulena* (Jean Etxepare). Euskaraz (...) forma hori da *gutxienik
> txarrena* iruditzen zaidana (Ibon Sarasola).
>
>
>
> Azken urteotan, gehiago erabiltzen da zientziaren zenbait alorretan-eta:
> *beroena*ren parean, adibidez, *gutxien(ik) beroa* eta antzekoez baliatu
> beharra gertatzen da. Izan ere, *gutxien(ik) beroa* delako hori eta
> *hotzena,* fisikari batentzat, adibidez, ez dira gauza bera.
>
>
>
> Antzeko zerbait gertatzen da *-ago* atzizkiarekin ere: apenas du
> testigantzarik tradizioan, salbuespen bakanen bat gorabehera: Ez da *gutiago
> egia* (Hiriart-Urruti). Beste kideak ez zeuden *gutxiago jota* (X.
> Amuriza).
> El 09/05/2024 a las 12:05, Amaia Apalauza escribió:
>
> Egun on:
>
> Esango nuke noizbait atera dela kontu hau zerrenda honetan, baina ez dut
> deus aurkitu, eta barka, beraz.
>
> *The least racist country* / *El país menos racista *emateko, zuzena
> litzateke euskaraz *herrialde(rik) gutxien arrazista*? 'Gutxi +
> izenondoa' posible da euskaraz, baina 'gutxien + izenondoa'?
>
> Eskerrik asko,
>
> Amaia
>
>
> <https://urldefense.com/v3/__https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail__;!!D9dNQwwGXtA!SvH_Dkj3SeGJFdUzyeMkdNjzgnzV7LammedWgvsAnnte4OoAJTlfmGXwf3iEsrtxiZcIXe2ztYC9e_yYHogRIaNyn711gA$>
> Virus-free.www.avast.com
> <https://urldefense.com/v3/__https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail__;!!D9dNQwwGXtA!SvH_Dkj3SeGJFdUzyeMkdNjzgnzV7LammedWgvsAnnte4OoAJTlfmGXwf3iEsrtxiZcIXe2ztYC9e_yYHogRIaNyn711gA$>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240509/c090ceca/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago