[itzul] The least racist country in Europe
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ast, Maiatza 9, 12:20:00, CEST 2024
Gai horri buruz idatzi zuen Beñat Oiartzabalek 31 Eskutiken:
https://31eskutik.eus/2013/02/06/izariz-eta-iraziz/
Hau idatzi du Ibai Sarasua García (isarasuagarcia a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2024 mai. 9(a), og. (12:16)):
> Kaixo, Amaia:
>
> Fernandok esandakoen osagarri, honako hau zehazten du Euskararen
> Gramatikak:
>
> *32.10.1.4d* Goiko adibideetan ikusi den bezala, zenbatekorik handiena
>> *gehien* formak adierazten du (*huts gehien*), eta apalena, berriz,
>> *gutxien* formak, besteak beste (*huts gutxien*). Mailaren adierazpenari
>> dagokionez, ordea, bestela dira gauzak. Mailarik gorena *-en* atzizkiak
>> ematen du aditzera (*politena*), baina mailarik apalena adierazten duen
>> formarik ez du euskarak (‘gutxien polita’ gisakoak adierazteko formarik,
>> alegia)299. Konparaziozkoen pareko dira horretan superlatiboak (§
>> 14.10.5.2
>> <https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_liburuak&ItemId=&task=gramatika&lang=eu&kodea=14100502>).
>> Adjektibo-adberbioen ‘gutxientasuna’ seinalatzeko, antonimoaren
>> ‘gehientasuna’ ematen da inoiz aditzera (*itsusiena* = ‘gutxien
>> polita’). Aukera hori ez da, ordea, beti egokia. Hala, esate baterako,
>> aberats handien artean aberastasun gutxien duena aipatzeko ez da egokia
>> ‘pobreena’ dela esatea. Bestelako perifrasi batzuk erabiltzen dira hori
>> adierazteko.
>
> *Testu zaharretan aurkitzen dira, hala ere, [gutxien/gutxienik +
> adjektiboa] egiturako adibide bakar batzuk: […] prenda orotarik ez da
> gutien beharrena (Goihetxe); Gutxien on dena beti hautatzea (Pouvreau);
> Populu eta jende guztiek, salbaienek eta gutxienik argituek, egia hori
> sinetsi izan dute (Lapeire). Zehaztasunaren izenean ere erabiltzen dira,
> inoiz, horrelakoak, zientzia gaietan batez ere: gutxienik beroa. Eta baita
> bestelako testuetan ere: Irtenbide gutxienik txarrena izan daiteke hori
> (Sarasola). Ikus, hala ere, § 14.10.5.2c.
> <https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_liburuak&ItemId=&task=gramatika&lang=eu&kodea=14100502&mark=sec14.10.5.2c>*
>
> *Konparaziozkoetan esan den bezala, modu mugatuan erabiltzekoak dira
> horrelakoak, zehaztasuna beste bide batetik nekez salba daitekeenean baizik
> ez, alegia.*
>
>
>
>
>
> *Ibai Sarasua Garcia*
> Itzultzailea
> ES/EU/EN/DE/FR > EU/ES
> Interpretea
> ES/EU > EU/ES
> isarasuagarcia a bildua gmail.com
> (+34) 697201229
>
>
>
> Hau idatzi du Fernando Rey (fernando.rey a bildua unavarra.es) erabiltzaileak
> (2024 mai. 9(a), og. (12:11)):
>
>> Aupa, Amaia.
>> Batzuetan izaten dugu konponbidea halakoetarako, baina uste dut batzuetan
>> ez dagoela beste erremediorik.
>>
>> Hau dio EBEak.
>>
>> Ea laguntzen dizun.
>>
>> Fernando Rey
>>
>>
>>
>> *gutxienik txarrena*
>>
>> -*en* superlatiboaren marka baiezkoa izaten da; ez du forma ezezkorik.
>> Alegia, *katu politena*ren parean ez dugu *katu gutxien politena* eta
>> antzeko egiturarik ia. Halakoetan, *polit*en antonimora jotzen dugu
>> normalean: *katu itsusiena.*
>>
>>
>>
>> Hala ere, literatura-tradizioan bada testigantza bat edo beste, bi
>> moldetan emana:
>>
>> a) <*gutxiEN(IK)* IZENONDO-(a)>: (...) *gutien on* dena beti hautatzea
>> (Pouvreau). (...) ohoreari *gutienik egokia* *(Duvoisin).* *Gutxien
>> arriskutsu**, nahiz eta arriskutsua berau ere* *(X. Amuriza).*
>>
>> b) <*gutxiEN(IK)* IZENONDO-*EN*-a>: Irisartar koblaria zauku azkenean
>> iduritu *gutienik ahulena* (Jean Etxepare). Euskaraz (...) forma hori da *gutxienik
>> txarrena* iruditzen zaidana (Ibon Sarasola).
>>
>>
>>
>> Azken urteotan, gehiago erabiltzen da zientziaren zenbait alorretan-eta:
>> *beroena*ren parean, adibidez, *gutxien(ik) beroa* eta antzekoez baliatu
>> beharra gertatzen da. Izan ere, *gutxien(ik) beroa* delako hori eta
>> *hotzena,* fisikari batentzat, adibidez, ez dira gauza bera.
>>
>>
>>
>> Antzeko zerbait gertatzen da *-ago* atzizkiarekin ere: apenas du
>> testigantzarik tradizioan, salbuespen bakanen bat gorabehera: Ez da *gutiago
>> egia* (Hiriart-Urruti). Beste kideak ez zeuden *gutxiago jota* (X.
>> Amuriza).
>> El 09/05/2024 a las 12:05, Amaia Apalauza escribió:
>>
>> Egun on:
>>
>> Esango nuke noizbait atera dela kontu hau zerrenda honetan, baina ez dut
>> deus aurkitu, eta barka, beraz.
>>
>> *The least racist country* / *El país menos racista *emateko, zuzena
>> litzateke euskaraz *herrialde(rik) gutxien arrazista*? 'Gutxi +
>> izenondoa' posible da euskaraz, baina 'gutxien + izenondoa'?
>>
>> Eskerrik asko,
>>
>> Amaia
>>
>>
>> <https://urldefense.com/v3/__https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail__;!!D9dNQwwGXtA!SvH_Dkj3SeGJFdUzyeMkdNjzgnzV7LammedWgvsAnnte4OoAJTlfmGXwf3iEsrtxiZcIXe2ztYC9e_yYHogRIaNyn711gA$>
>> Virus-free.www.avast.com
>> <https://urldefense.com/v3/__https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail__;!!D9dNQwwGXtA!SvH_Dkj3SeGJFdUzyeMkdNjzgnzV7LammedWgvsAnnte4OoAJTlfmGXwf3iEsrtxiZcIXe2ztYC9e_yYHogRIaNyn711gA$>
>>
>>
--
<https://www.elhuyar.eus/>
*Alfontso Mujika Etxeberria*
*Hizkuntza eta Teknologia*
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>
--
--
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager
baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan,
ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure
datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu,
haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko
araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi
goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara
datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240509/deb3bcb4/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago