[itzul] anaforen koherentziaz
Manu López
josemanuel.lopez a bildua ehu.eus
Ast, Maiatza 23, 12:09:38, CEST 2024
Erabat ados, ni, Fernandoren ikuspegiarekin.
Ondo izan!
> El 23 may 2024, a las 11:49, Fernando Rey <fernando.rey a bildua unavarra.es> escribió:
>
>
> Nire ustez ongi dago. Hori iruditzen zait sistema ohikoena anaforetan erakusleaz baliatzen garenean:
>
> - aipatutakoa, "hura, haiek", erakuslea izenik gabe doanean.
>
> - aipatutakoa, "hori, horiek", erakuslea izenarekin batera doanean.
>
>
>
> Unibertsitateko irakasle batzuk etorriko dira jardunaldira, eta haiek azalduko digute zein den liburuaren edukia.
>
> Unibertsitateko irakasle batzuk etorriko dira jardunaldira, eta irakasle horiek azalduko digute zein den liburuaren edukia.
>
>
>
> Museoko bisitan neska bat ezagutu dut, eta, handik aterata, harekin joan naiz kafe bat hartzera.
>
> Museoko bisitan neska bat ezagutu dut, eta, handik aterata, neska horrekin joan naiz kafe bat hartzera.
>
>
>
> Segur aski tradizio desbedinak daude, baina hori da nire eskema.
>
> Fernando Rey
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240523/e26eddf1/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago