[itzul] anaforen koherentziaz
Fernando Rey
fernando.rey a bildua unavarra.es
Ast, Maiatza 23, 11:49:42, CEST 2024
Nire ustez ongi dago. Hori iruditzen zait sistema ohikoena anaforetan
erakusleaz baliatzen garenean:
- aipatutakoa, "hura, haiek", erakuslea izenik gabe doanean.
- aipatutakoa, "hori, horiek", erakuslea izenarekin batera doanean.
Unibertsitateko irakasle batzuk etorriko dira jardunaldira, eta *haiek
*azalduko digute zein den liburuaren edukia.
Unibertsitateko irakasle batzuk etorriko dira jardunaldira, eta
*irakasle horiek* azalduko digute zein den liburuaren edukia.
Museoko bisitan neska bat ezagutu dut, eta, handik aterata, *harekin
*joan naiz kafe bat hartzera.
Museoko bisitan neska bat ezagutu dut, eta, handik aterata, *neska
horrekin* joan naiz kafe bat hartzera.
Segur aski tradizio desbedinak daude, baina hori da nire eskema.
Fernando Rey
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240523/7bae07b1/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago