[itzul] anaforen koherentziaz
oskar arana
oskar.arana a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 23, 15:05:35, CEST 2024
Bai, eskerrik asko erantzunengatik, denei.
Egia da, Anak eta Aitorrek (aspaldiko Aitor!) dioten bezala, "haien" hori
ez da beharrezkoa.
Eta egia da, Fernandoren eredu horrek funtzionatzen du.
Eta Xabierrek galdegiten duen koherentzia horrek asko laguntzen du (ni
esker oneko natzaie sistema koherenteei, eta estandarrerako proposatzen den
sistema hala delakoan nago).
Baina, adibide argiago bat topatzen dudan bitartean, horixe azaldu nahi
nuen: esaldi berean erreferente bera berreskuratzeko, sistemak
inkoherentzia hori eman dezake, eta, nik, horrelako kasuetan (adibide
hobeago baten zain geratzen naizela), uste dut beharrezko gerta daitekeela
"horiek" soilak ere (izenordain anaforiko moduan, beraz izena errepikatu
gabe) esaldi barruko aurrekari bat berreskuratzea; alegia, adibide horretan
hobea irudituko litzaidake hau:
Ogasun Nagusiak diruzaintzaren aurrerakinak eskatu ahal izango dizkie
foru-aldundiei (...). Aurrerakin horiek mugaeguneratzean itzuli beharko
dira, eta, edozelan ere, "horiek" eskatu diren aurrekontu-ekitaldia
amaitzean."
ezen ez "haiek" duna.
El jue., 23 may. 2024 14:01, Manu López <josemanuel.lopez a bildua ehu.eus> escribió:
> Erabat ados, ni, Fernandoren ikuspegiarekin.
> Ondo izan!
>
>
> El 23 may 2024, a las 11:49, Fernando Rey <fernando.rey a bildua unavarra.es>
> escribió:
>
>
>
> Nire ustez ongi dago. Hori iruditzen zait sistema ohikoena anaforetan
> erakusleaz baliatzen garenean:
>
> - aipatutakoa, "hura, haiek", erakuslea izenik gabe doanean.
>
> - aipatutakoa, "hori, horiek", erakuslea izenarekin batera doanean.
>
>
> Unibertsitateko irakasle batzuk etorriko dira jardunaldira, eta *haiek *azalduko
> digute zein den liburuaren edukia.
>
> Unibertsitateko irakasle batzuk etorriko dira jardunaldira, eta *irakasle
> horiek* azalduko digute zein den liburuaren edukia.
>
>
> Museoko bisitan neska bat ezagutu dut, eta, handik aterata, *harekin *joan
> naiz kafe bat hartzera.
>
> Museoko bisitan neska bat ezagutu dut, eta, handik aterata, *neska
> horrekin* joan naiz kafe bat hartzera.
>
>
> Segur aski tradizio desbedinak daude, baina hori da nire eskema.
>
> Fernando Rey
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240523/6c05ace6/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago