[itzul] anaforen koherentziaz
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 23, 18:16:59, CEST 2024
Lehen esan dudanaz gain, beste ohartxo bat, beste kontu bati buruzkoa.
Bigarren esaldia pixka bat zorroztuko nuke.
Izan ere, "mugaeguneratzean" aditz-izen hori bi gauza desberdinekin
lotutzat har daiteke. Agudo argitzen da hasierako zalantza, baina, zenbat
eta testu hobea, orduan eta zalantza-eragiletasun txikiagoa.
Honetaz ari naiz:
[image: image.png]
[image: image.png]
Horregatik, nik honelako zerbait jarriko nuke: "Aurrerakin horiek
mugaeguneratze-unean itzuli beharko dira".
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2024 mai.
23(a), og. (15:05)):
> Bai, eskerrik asko erantzunengatik, denei.
> Egia da, Anak eta Aitorrek (aspaldiko Aitor!) dioten bezala, "haien" hori
> ez da beharrezkoa.
>
> Eta egia da, Fernandoren eredu horrek funtzionatzen du.
>
> Eta Xabierrek galdegiten duen koherentzia horrek asko laguntzen du (ni
> esker oneko natzaie sistema koherenteei, eta estandarrerako proposatzen den
> sistema hala delakoan nago).
>
> Baina, adibide argiago bat topatzen dudan bitartean, horixe azaldu nahi
> nuen: esaldi berean erreferente bera berreskuratzeko, sistemak
> inkoherentzia hori eman dezake, eta, nik, horrelako kasuetan (adibide
> hobeago baten zain geratzen naizela), uste dut beharrezko gerta daitekeela
> "horiek" soilak ere (izenordain anaforiko moduan, beraz izena errepikatu
> gabe) esaldi barruko aurrekari bat berreskuratzea; alegia, adibide horretan
> hobea irudituko litzaidake hau:
>
> Ogasun Nagusiak diruzaintzaren aurrerakinak eskatu ahal izango dizkie
> foru-aldundiei (...). Aurrerakin horiek mugaeguneratzean itzuli beharko
> dira, eta, edozelan ere, "horiek" eskatu diren aurrekontu-ekitaldia
> amaitzean."
>
> ezen ez "haiek" duna.
>
>
>
> El jue., 23 may. 2024 14:01, Manu López <josemanuel.lopez a bildua ehu.eus>
> escribió:
>
>> Erabat ados, ni, Fernandoren ikuspegiarekin.
>> Ondo izan!
>>
>>
>> El 23 may 2024, a las 11:49, Fernando Rey <fernando.rey a bildua unavarra.es>
>> escribió:
>>
>>
>>
>> Nire ustez ongi dago. Hori iruditzen zait sistema ohikoena anaforetan
>> erakusleaz baliatzen garenean:
>>
>> - aipatutakoa, "hura, haiek", erakuslea izenik gabe doanean.
>>
>> - aipatutakoa, "hori, horiek", erakuslea izenarekin batera doanean.
>>
>>
>> Unibertsitateko irakasle batzuk etorriko dira jardunaldira, eta *haiek *azalduko
>> digute zein den liburuaren edukia.
>>
>> Unibertsitateko irakasle batzuk etorriko dira jardunaldira, eta *irakasle
>> horiek* azalduko digute zein den liburuaren edukia.
>>
>>
>> Museoko bisitan neska bat ezagutu dut, eta, handik aterata, *harekin *joan
>> naiz kafe bat hartzera.
>>
>> Museoko bisitan neska bat ezagutu dut, eta, handik aterata, *neska
>> horrekin* joan naiz kafe bat hartzera.
>>
>>
>> Segur aski tradizio desbedinak daude, baina hori da nire eskema.
>>
>> Fernando Rey
>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240523/46bd9d66/attachment.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 4219 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240523/46bd9d66/attachment.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 4607 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240523/46bd9d66/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago