[itzul] anaforen koherentziaz
Iñaki Lopez de Luzuriaga
inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 23, 22:56:02, CEST 2024
Fernandoren eredu honen oso alde. Goraintzi denoi
Iñaki Lopez de Luzuriaga
Hau idatzi du Manu López (josemanuel.lopez a bildua ehu.eus) erabiltzaileak (2024
mai. 23(a), og. (12:11)):
> Erabat ados, ni, Fernandoren ikuspegiarekin.
> Ondo izan!
>
>
> El 23 may 2024, a las 11:49, Fernando Rey <fernando.rey a bildua unavarra.es>
> escribió:
>
>
>
> Nire ustez ongi dago. Hori iruditzen zait sistema ohikoena anaforetan
> erakusleaz baliatzen garenean:
>
> - aipatutakoa, "hura, haiek", erakuslea izenik gabe doanean.
>
> - aipatutakoa, "hori, horiek", erakuslea izenarekin batera doanean.
>
>
> Unibertsitateko irakasle batzuk etorriko dira jardunaldira, eta *haiek *azalduko
> digute zein den liburuaren edukia.
>
> Unibertsitateko irakasle batzuk etorriko dira jardunaldira, eta *irakasle
> horiek* azalduko digute zein den liburuaren edukia.
>
>
> Museoko bisitan neska bat ezagutu dut, eta, handik aterata, *harekin *joan
> naiz kafe bat hartzera.
>
> Museoko bisitan neska bat ezagutu dut, eta, handik aterata, *neska
> horrekin* joan naiz kafe bat hartzera.
>
>
> Segur aski tradizio desbedinak daude, baina hori da nire eskema.
>
> Fernando Rey
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240523/2927cf22/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago