[itzul] Egurra/zura ukitu

Rezola Clemente, Martín martin-rezola a bildua ivap.eus
As, Ira 10, 14:21:24, CEST 2024


Egun on, Amaia:

Fernando Reyk beste bide bat aukeratu zuen, Dolores Redondoren Eskaintza ekaitzari-ren itzulpenean.

[cid:image001.png a bildua 01DB038C.663D26B0]
Martin

From: Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>
Sent: Tuesday, September 10, 2024 1:44 PM
To: Itzul <itzul a bildua postaria.com>
Subject: [itzul] Egurra/zura ukitu

Egun on:

Esapide hori dakar Elhuyar hiztegiak, egurra/zura ukitu, gaztelaniazko tocar madera esateko (uste dut denok jakingo duzuela zer esan nahi duen).

Beste hizkuntza batzuetan ere irudi bera erabiltzen omen da, baita burdinarekin ere (tocar ferro, katalanez; eta italieraz ere antzera, adibidez).

Nik entzun gabea nuen euskarazkoa, eta, lehenbizikoan, gogorra egin zait; kalkoa zela pentsatu dut, baina baliteke oker egotea, beste hizkuntza askotan ere antzekoak erabiltzen baitira. Zer iruditzen zaizue zuei? Ohiko esapidea da zuentzat?

Labayru hiztegiak aitaren egin eta zinatu dakartza, baina erlijio-kutsurik gabeko esapide bat behar dut (edo nahiago dut).

Eskerrik asko,

Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240910/2d4beb74/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 85255 bytes
Azalpena: image001.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240910/2d4beb74/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago