[itzul] Egurra/zura ukitu
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Ira 10, 15:19:43, CEST 2024
Ez nator ezer konpontzera, baina hau idatzi zuen Adolfo Arejitak
2020an (*Faktoriako
geziak*):
*«¡Toco madera!»*
—Nola esan hori euskaraz?
—Irudizko lokuzioa da, zura edo egurra ukitzea ziurtasun edo babes iruditzat
har tuta. Adu txarreko zerbait, patu txarren bat gerta ez dadin,
erritu-formula
gisa gaztelaniaz zabal dabilena. Baina beste hizkuntza askotan ere bai.
Zura,
zur sendo gogorra, lagungarri eta babes izan dugu gizakiok mendez mende.
Zura ukitzea, norbere babeserako egin den erritu modukoa da.
Horretatik finkatu bide da lokuzioa. Ingelesez, berbera: «touch the wood».
Frantsesez: «toucher du bois». Alemanez: «drei mal auf Holz werden».
Euskaraz ez ditugu geureak, ez zura ukitu –ez zurari ikutu–, halako beldur-
garri baten aurrean edo kaltegina den norbait uxarazteko. Egia esanda,
ordain
askorik ere ez dugu, hori adierazteko hari-harira datorrenik. Zein
proposatu?
Erlijio-girokoak dira nagusi; hala dirudi behintzat.
· Bat, aitaren egin | aitearen egin esapidea: Egin aitaren, badaezpada!
Aitaren egingo
dut!
Labayru Fraseologi Hiztegiak dakarren adibidea: «“Cuando veo un gato negro,
toco madera, por si acaso”: Katu baltza ikusi ezkero, aitearen egiten dot,
badaezpadan be».
· Bigarren bat, zeinatu aditzaz ehoriko formula zahar bat: zeinatu eta
igara, Garibaik jaso zuen eta Bergarako hiria aipu duen errefrauan ageri da:
«Bergara, zeiñatu eta aigara» (Atsotitzak, 34).
· Hirugarren eredu bat izan daiteke Jainkoa aipu duen hau: Jainkoak apar-
ta! Edo gure artean sarri entzuten den eran: Jainkoak libra gaitzala! edo
Jainkoak
guarda nazala!
Eta badira beste egitura batzuk, finko edo eginak izan ez arren, erabilgarri
di ratekeenak: Ez bedi gerta! Ez halakorik, Jainkoarren!
Adu eta patu hitzek ere jokoa eskaintzen dute esparru semantiko horretan,
edo hurbilean. Adu txarra izaten da gehienetan, baina adu ona, edo patu ona
ere
ezagunak dira. Eta egoera bati buruz dihardugunean, esan daiteke adu txa-
rre koa, adu onekoa izan daitekeen bezalaxe.
Bada erritu-formula gisa erabili izan den esaldi bat, Busturi aldean jaso
duguna. Seintxo jaioberria, bateatugabea, gaixotzen zenean, osatu zedin
esaten zena: «Adu onerako eta suberte onerako!».
Hau idatzi du Rezola Clemente, Martín (martin-rezola a bildua ivap.eus)
erabiltzaileak (2024 ira. 10(a), ar. (14:35)):
> Egun on, Amaia:
>
>
>
> Fernando Reyk beste bide bat aukeratu zuen, Dolores Redondoren *Eskaintza
> ekaitzari*-ren itzulpenean.
>
>
>
> Martin
>
>
>
> *From:* Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>
> *Sent:* Tuesday, September 10, 2024 1:44 PM
> *To:* Itzul <itzul a bildua postaria.com>
> *Subject:* [itzul] Egurra/zura ukitu
>
>
>
> Egun on:
>
>
>
> Esapide hori dakar Elhuyar hiztegiak, *egurra/zura ukitu*, gaztelaniazko *tocar
> madera* esateko (uste dut denok jakingo duzuela zer esan nahi duen).
>
>
>
> Beste hizkuntza batzuetan ere irudi bera erabiltzen omen da, baita
> burdinarekin ere (*tocar ferro*, katalanez; eta italieraz ere antzera,
> adibidez).
>
>
>
> Nik entzun gabea nuen euskarazkoa, eta, lehenbizikoan, gogorra egin zait;
> kalkoa zela pentsatu dut, baina baliteke oker egotea, beste hizkuntza
> askotan ere antzekoak erabiltzen baitira. Zer iruditzen zaizue zuei? Ohiko
> esapidea da zuentzat?
>
>
>
> Labayru hiztegiak *aitaren egin *eta *zinatu *dakartza, baina
> erlijio-kutsurik gabeko esapide bat behar dut (edo nahiago dut).
>
>
>
> Eskerrik asko,
>
>
>
> Amaia
>
--
<https://www.elhuyar.eus/>
*Alfontso Mujika Etxeberria*
*Hizkuntza eta Teknologia*
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>
--
--
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager
baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan,
ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure
datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu,
haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko
araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi
goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara
datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240910/ad55d4f1/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 85255 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240910/ad55d4f1/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago