[itzul] Egurra/zura ukitu

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
As, Ira 10, 13:43:36, CEST 2024


Egun on:

Esapide hori dakar Elhuyar hiztegiak, *egurra/zura ukitu*, gaztelaniazko *tocar
madera* esateko (uste dut denok jakingo duzuela zer esan nahi duen).

Beste hizkuntza batzuetan ere irudi bera erabiltzen omen da, baita
burdinarekin ere (*tocar ferro*, katalanez; eta italieraz ere antzera,
adibidez).

Nik entzun gabea nuen euskarazkoa, eta, lehenbizikoan, gogorra egin zait;
kalkoa zela pentsatu dut, baina baliteke oker egotea, beste hizkuntza
askotan ere antzekoak erabiltzen baitira. Zer iruditzen zaizue zuei? Ohiko
esapidea da zuentzat?

Labayru hiztegiak *aitaren egin *eta *zinatu *dakartza, baina
erlijio-kutsurik gabeko esapide bat behar dut (edo nahiago dut).

Eskerrik asko,

Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240910/9083bcec/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago