[itzul] Egurra/zura ukitu
Antton Olano
anttonolano a bildua gmail.com
Ost, Ira 11, 09:17:30, CEST 2024
Egun on, Amaia:
Oskar Alegriaren “Filipe Oihanbururi elkarrizketa”tik hartuta (Jakin 218):
―100 urte, zu ailegatzear zaude...
―Bai, zura hunkitzen dut [bere burua hunkituz], zura hunkitzen dut
[elkarrizketatzailearen burua hunkituz], zura hunkitzen dut [mahaia
hunkituz]
Antton
El 10/9/2024 a las 13:43, Amaia Apalauza escribió:
> Egun on:
>
> Esapide hori dakar Elhuyar hiztegiak, /egurra/zura ukitu/,
> gaztelaniazko /tocar madera/ esateko (uste dut denok jakingo duzuela
> zer esan nahi duen).
>
> Beste hizkuntza batzuetan ere irudi bera erabiltzen omen da, baita
> burdinarekin ere (/tocar ferro/, katalanez; eta italieraz ere antzera,
> adibidez).
>
> Nik entzun gabea nuen euskarazkoa, eta, lehenbizikoan, gogorra egin
> zait; kalkoa zela pentsatu dut, baina baliteke oker egotea, beste
> hizkuntza askotan ere antzekoak erabiltzen baitira. Zer iruditzen
> zaizue zuei? Ohiko esapidea da zuentzat?
>
> Labayru hiztegiak /aitaren egin /eta /zinatu /dakartza, baina
> erlijio-kutsurik gabeko esapide bat behar dut (edo nahiago dut).
>
> Eskerrik asko,
>
> Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240911/450a59c7/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago