[itzul] Egurra/zura ukitu

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Or, Ira 13, 13:19:41, CEST 2024


Egun on:

Eskerrik asko erantzun duzuen guztioi.

Amaia

Hau idatzi du Antton Olano (anttonolano a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2024
ira. 11(a), az. (09:34)):

> Egun on, Amaia:
>
> Oskar Alegriaren “Filipe Oihanbururi elkarrizketa”tik hartuta (Jakin 218):
>
> ―100 urte, zu ailegatzear zaude...
>
> ―Bai, zura hunkitzen dut [bere burua hunkituz], zura hunkitzen dut
> [elkarrizketatzailearen burua hunkituz], zura hunkitzen dut [mahaia
> hunkituz]
>
> Antton
> El 10/9/2024 a las 13:43, Amaia Apalauza escribió:
>
> Egun on:
>
> Esapide hori dakar Elhuyar hiztegiak, *egurra/zura ukitu*, gaztelaniazko *tocar
> madera* esateko (uste dut denok jakingo duzuela zer esan nahi duen).
>
> Beste hizkuntza batzuetan ere irudi bera erabiltzen omen da, baita
> burdinarekin ere (*tocar ferro*, katalanez; eta italieraz ere antzera,
> adibidez).
>
> Nik entzun gabea nuen euskarazkoa, eta, lehenbizikoan, gogorra egin zait;
> kalkoa zela pentsatu dut, baina baliteke oker egotea, beste hizkuntza
> askotan ere antzekoak erabiltzen baitira. Zer iruditzen zaizue zuei? Ohiko
> esapidea da zuentzat?
>
> Labayru hiztegiak *aitaren egin *eta *zinatu *dakartza, baina
> erlijio-kutsurik gabeko esapide bat behar dut (edo nahiago dut).
>
> Eskerrik asko,
>
> Amaia
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240913/7a6dfc64/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago