[itzul] Egurra/zura ukitu

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Ira 10, 20:28:38, CEST 2024


Tocar madera
Toucher du bois
Knock on wood / touch wood

Ez dut inolako bainarik ikusten euskaraz ere esaera superzabaldu hori
erabiltzeko, non eta horrek euskarazko espresio jator bat ez duen zanpatzen.

Zalantza bakarra: “egurra ukitu” ala “ukitu egurra”? Mmm… agian, gehiago
nengoke bigarrenaren alde.

Xabier Aristegieta

Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du
(2024 ira. 10(a), ar. (16:04)):

> Egun on:
>
> Esapide hori dakar Elhuyar hiztegiak, *egurra/zura ukitu*, gaztelaniazko *tocar
> madera* esateko (uste dut denok jakingo duzuela zer esan nahi duen).
>
> Beste hizkuntza batzuetan ere irudi bera erabiltzen omen da, baita
> burdinarekin ere (*tocar ferro*, katalanez; eta italieraz ere antzera,
> adibidez).
>
> Nik entzun gabea nuen euskarazkoa, eta, lehenbizikoan, gogorra egin zait;
> kalkoa zela pentsatu dut, baina baliteke oker egotea, beste hizkuntza
> askotan ere antzekoak erabiltzen baitira. Zer iruditzen zaizue zuei? Ohiko
> esapidea da zuentzat?
>
> Labayru hiztegiak *aitaren egin *eta *zinatu *dakartza, baina
> erlijio-kutsurik gabeko esapide bat behar dut (edo nahiago dut).
>
> Eskerrik asko,
>
> Amaia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240910/9a929562/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago