[itzul] A CERTAIN NUMBER OF TIMES
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Ira 26, 15:47:55, CEST 2024
Nola liteke?
Joxemari Nuñez Etxeberria <itzuliz a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du
(2024 ira. 26(a), og. (15:42)):
> Ba, izenburua baino ez daukat
>
> El jue., 26 sept. 2024 14:56, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
> escribió:
>
>> Interesgarria.
>>
>> Lehenik eta behin: jokabide orokor gisa, kontsultak egitean saia zaitez,
>> arren, esaldi OSOAK eskaintzen, ez sintagma solteak.
>>
>> Zer esanik ez, euskaraz naturalena "zenbait aldiz" da. Baina badirudi,
>> eta pentsatzekoa da, kasurik gehienetan itzulkizun horrek enfasi berezia
>> egiten duela aldi-kopuruak kopuru zehatz bat izan behar izate horretan.
>> Demagun, adibidez, horrelako zerbait: "during the war, the Resistance
>> members had to ring the bell a certain number of times in order to be
>> granted access".
>>
>> Kasu horretan, baitezpadakoa iruditzen zait "aldi-kopuru zehatz batez".
>>
>> Euskaltzaindiaren Hiztegian "bider" begiratuta, oso xelebrea iruditu zait
>> Euskaltzaindia ez bide dela ausartu zehaztera ea "bider" hitza formalki
>> substantiboa den, ala adberbioa den, ala zer den. Euskaltzaindiaren
>> arabera, *bider* , besterik gabe, "hitza" da (hara!!!), beste
>> xehetasunik gabe:
>>
>> [image: image.png]
>>
>> Eta, noski, zertzelada hori jakin beharra daukagu izen modura erabiliz
>> "bider-kopuru" proposa dezakegun ala ez dezakegun argi edukitzeko.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
>> erabiltzaileak (2024 ira. 26(a), og. (11:34)):
>>
>>> Kaixo.
>>>
>>> Nola emango zenukete hori euskaraz?
>>>
>>> Mila esker, aurrez
>>>
>>> Joxemari
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240926/f7a8dfa2/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 74628 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240926/f7a8dfa2/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago