[itzul] A CERTAIN NUMBER OF TIMES

Joxemari Nuñez Etxeberria itzuliz a bildua gmail.com
Ast, Ira 26, 15:49:43, CEST 2024


Ba, bere horretan, Xabier

El jue., 26 sept. 2024 15:48, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
escribió:

> Nola liteke?
>
> Joxemari Nuñez Etxeberria <itzuliz a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi
> du (2024 ira. 26(a), og. (15:42)):
>
>> Ba, izenburua baino ez daukat
>>
>> El jue., 26 sept. 2024 14:56, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
>> escribió:
>>
>>> Interesgarria.
>>>
>>> Lehenik eta behin: jokabide orokor gisa, kontsultak egitean saia zaitez,
>>> arren, esaldi OSOAK eskaintzen, ez sintagma solteak.
>>>
>>> Zer esanik ez, euskaraz naturalena "zenbait aldiz" da. Baina badirudi,
>>> eta pentsatzekoa da, kasurik gehienetan itzulkizun horrek enfasi berezia
>>> egiten duela aldi-kopuruak kopuru zehatz bat izan behar izate horretan.
>>> Demagun, adibidez, horrelako zerbait: "during the war, the Resistance
>>> members had to ring the bell a certain number of times in order to be
>>> granted access".
>>>
>>> Kasu horretan, baitezpadakoa iruditzen zait "aldi-kopuru zehatz batez".
>>>
>>> Euskaltzaindiaren Hiztegian "bider" begiratuta, oso xelebrea iruditu
>>> zait Euskaltzaindia ez bide dela ausartu zehaztera ea  "bider" hitza
>>> formalki substantiboa den, ala adberbioa den, ala zer den.
>>> Euskaltzaindiaren arabera, *bider* , besterik gabe, "hitza" da
>>> (hara!!!), beste xehetasunik gabe:
>>>
>>> [image: image.png]
>>>
>>>  Eta, noski, zertzelada hori jakin beharra daukagu izen modura erabiliz
>>> "bider-kopuru" proposa dezakegun ala ez dezakegun argi edukitzeko.
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>> Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
>>> erabiltzaileak (2024 ira. 26(a), og. (11:34)):
>>>
>>>> Kaixo.
>>>>
>>>> Nola emango zenukete hori euskaraz?
>>>>
>>>> Mila esker, aurrez
>>>>
>>>> Joxemari
>>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240926/8c607762/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 74628 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240926/8c607762/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago