[itzul] A CERTAIN NUMBER OF TIMES
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Ira 26, 15:50:45, CEST 2024
Baina zer da? Obra baten titulua?
Joxemari Nuñez Etxeberria <itzuliz a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du
(2024 ira. 26(a), og. (15:50)):
> Ba, bere horretan, Xabier
>
> El jue., 26 sept. 2024 15:48, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
> escribió:
>
>> Nola liteke?
>>
>> Joxemari Nuñez Etxeberria <itzuliz a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi
>> du (2024 ira. 26(a), og. (15:42)):
>>
>>> Ba, izenburua baino ez daukat
>>>
>>> El jue., 26 sept. 2024 14:56, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
>>> escribió:
>>>
>>>> Interesgarria.
>>>>
>>>> Lehenik eta behin: jokabide orokor gisa, kontsultak egitean saia
>>>> zaitez, arren, esaldi OSOAK eskaintzen, ez sintagma solteak.
>>>>
>>>> Zer esanik ez, euskaraz naturalena "zenbait aldiz" da. Baina badirudi,
>>>> eta pentsatzekoa da, kasurik gehienetan itzulkizun horrek enfasi berezia
>>>> egiten duela aldi-kopuruak kopuru zehatz bat izan behar izate horretan.
>>>> Demagun, adibidez, horrelako zerbait: "during the war, the Resistance
>>>> members had to ring the bell a certain number of times in order to be
>>>> granted access".
>>>>
>>>> Kasu horretan, baitezpadakoa iruditzen zait "aldi-kopuru zehatz batez".
>>>>
>>>> Euskaltzaindiaren Hiztegian "bider" begiratuta, oso xelebrea iruditu
>>>> zait Euskaltzaindia ez bide dela ausartu zehaztera ea "bider" hitza
>>>> formalki substantiboa den, ala adberbioa den, ala zer den.
>>>> Euskaltzaindiaren arabera, *bider* , besterik gabe, "hitza" da
>>>> (hara!!!), beste xehetasunik gabe:
>>>>
>>>> [image: image.png]
>>>>
>>>> Eta, noski, zertzelada hori jakin beharra daukagu izen modura erabiliz
>>>> "bider-kopuru" proposa dezakegun ala ez dezakegun argi edukitzeko.
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta
>>>>
>>>> Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
>>>> erabiltzaileak (2024 ira. 26(a), og. (11:34)):
>>>>
>>>>> Kaixo.
>>>>>
>>>>> Nola emango zenukete hori euskaraz?
>>>>>
>>>>> Mila esker, aurrez
>>>>>
>>>>> Joxemari
>>>>>
>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240926/4baf031c/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 74628 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240926/4baf031c/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago