[itzul] "Representatividad"

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Abe 9, 11:09:53, CET 2025


"Representatividad" emateko, behin baino gehiagotan ikusi izan dut
"ordezkagarritasun".

Nire ustez, hori okerreko erabakia da.

Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, *ordezkagarritasun = ordezkagarria
denaren nolakotasuna *(noski), eta *ordezkagarri = ordezka daitekeena*.

Berriro diot: *ordezkagarri = ordezka daitekeena*.

Baina "representatividad" ez da hori.

DRAEren arabera, *representatividad = cualidad de representativo*. Eta
*representativo
= que sirve para representar algo*.

Alegia: zerbaiten (erakunde baten, sindikatu baten...) *representatividad *da
erakunde horrek inor ordezkatzeko duen indar edo balioa.

Egia da euskaraz -*garri *atzizkiarekin saltsa handi samarra daukagula,
batzuetan esanahi "aktiboz" erabiltzen delako (adibidez, *oroigarria *da
oroitarazten duena; *leungarria *da leuntzen duena) eta beste batzuetan
"pasiboz" (*jakingarria *da jakina izatea merezi duena; *gorrotagarria *da
gorrotatua izatea merezi duena).

Nire proposamena, labur-labur: representatividad = ORDEZKARITASUNA.
Euskaraz, ikusten dugu guztiz posiblea dela substantibo bati -*tasun *atzizkia
jartzea: *naziotasun, lurraldetasun, gizontasun, zentzutasun*,

Eta *ordezkari *substantiboari -*tasun *gehituz, nolakotasun neurgarri
bihurtzen dugu substantibo hori.


Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251209/cb91de7f/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago