[itzul] "Representatividad"
Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)
ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
As, Abe 9, 13:26:50, CET 2025
Corpusetan azkar batean begiratuta, badirudi erabili izan dela bide hori:
Egungo Testuen Corpusean badira emaitza batzuk: https://www.ehu.eus/etc/?bila=ordezkaritasun
Zuzenbide Corpusean ere badira; asko foru legeak dira (kasualitatea ote?): https://www.ehu.eus/ehg/cgi/zuzenbidea/bilatu.pl?o=1&k1=1&m1=lema&d2=1&h1=ordezkaritasun
Euskararen Erreferentzia Corpusean, hiru emaitza: https://eec.euskaltzaindia.eus/arakatzailea/kwic/%7B%22lemFor1%22%3A%22lema%22%2C%22non1%22%3A%22da%22%2C%22forma1%22%3A%22ordezkaritasun%22%2C%22ordena%22%3A%22docId%22%2C%22bilaketaMota%22%3A%22kwic%22%2C%22aurre%22%3A%220%22%7D
Ordezkaritzatasun bat ere topatu dut Interneten (Argian, 1976an: https://www.argia.eus/argia-astekaria/701/euskal-sindikalista-batekin-elkarrizketan)
“Mementuon, nolabaiteko ordezkaritzatasuna badugula esan dezakegu, gure lanleku bakoitzetako batzarretan hautatuak izan bait ginen”
Ander Irizar
De: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
Enviado el: martes, 9 de diciembre de 2025 11:10
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: [itzul] "Representatividad"
"Representatividad" emateko, behin baino gehiagotan ikusi izan dut "ordezkagarritasun".
Nire ustez, hori okerreko erabakia da.
Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, ordezkagarritasun = ordezkagarria denaren nolakotasuna (noski), eta ordezkagarri = ordezka daitekeena.
Berriro diot: ordezkagarri = ordezka daitekeena.
Baina "representatividad" ez da hori.
DRAEren arabera, representatividad = cualidad de representativo. Eta representativo = que sirve para representar algo.
Alegia: zerbaiten (erakunde baten, sindikatu baten...) representatividad da erakunde horrek inor ordezkatzeko duen indar edo balioa.
Egia da euskaraz -garri atzizkiarekin saltsa handi samarra daukagula, batzuetan esanahi "aktiboz" erabiltzen delako (adibidez, oroigarria da oroitarazten duena; leungarria da leuntzen duena) eta beste batzuetan "pasiboz" (jakingarria da jakina izatea merezi duena; gorrotagarria da gorrotatua izatea merezi duena).
Nire proposamena, labur-labur: representatividad = ORDEZKARITASUNA. Euskaraz, ikusten dugu guztiz posiblea dela substantibo bati -tasun atzizkia jartzea: naziotasun, lurraldetasun, gizontasun, zentzutasun,
Eta ordezkari substantiboari -tasun gehituz, nolakotasun neurgarri bihurtzen dugu substantibo hori.
Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251209/31c1d62a/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago