[itzul] "Representatividad"
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Abe 9, 16:29:39, CET 2025
*Ordezkaritzatasun* horri ez diot "berez" gaizki irizten... baina ez dirudi
ezer ekarpen gehigarririk egiten duenik *ordezkaritasun*en aldean, eta bai
da, ordea, *ordezkaritasun *baino pittin bat kankailuagoa.
Eskerrik asko egin duzun bilaketagatik, Ander.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) (
ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es) erabiltzaileak (2025 abe. 9(a), ar.
(13:26)):
> Corpusetan azkar batean begiratuta, badirudi erabili izan dela bide hori:
>
>
>
> Egungo Testuen Corpusean badira emaitza batzuk:
> https://www.ehu.eus/etc/?bila=ordezkaritasun
>
>
>
> Zuzenbide Corpusean ere badira; asko foru legeak dira (kasualitatea ote?):
> https://www.ehu.eus/ehg/cgi/zuzenbidea/bilatu.pl?o=1&k1=1&m1=lema&d2=1&h1=ordezkaritasun
>
>
>
> Euskararen Erreferentzia Corpusean, hiru emaitza:
> https://eec.euskaltzaindia.eus/arakatzailea/kwic/%7B%22lemFor1%22%3A%22lema%22%2C%22non1%22%3A%22da%22%2C%22forma1%22%3A%22ordezkaritasun%22%2C%22ordena%22%3A%22docId%22%2C%22bilaketaMota%22%3A%22kwic%22%2C%22aurre%22%3A%220%22%7D
>
>
>
> Ordezkaritzatasun bat ere topatu dut Interneten (Argian, 1976an:
> https://www.argia.eus/argia-astekaria/701/euskal-sindikalista-batekin-elkarrizketan
> )
>
>
>
> “Mementuon, nolabaiteko ordezkaritzatasuna badugula esan dezakegu, gure
> lanleku bakoitzetako batzarretan hautatuak izan bait ginen”
>
>
>
> Ander Irizar
>
>
>
> *De:* Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
> *Enviado el:* martes, 9 de diciembre de 2025 11:10
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Asunto:* [itzul] "Representatividad"
>
>
>
> "Representatividad" emateko, behin baino gehiagotan ikusi izan dut
> "ordezkagarritasun".
>
>
>
> Nire ustez, hori okerreko erabakia da.
>
>
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, *ordezkagarritasun = ordezkagarria
> denaren nolakotasuna *(noski), eta *ordezkagarri = ordezka daitekeena*.
>
>
>
> Berriro diot: *ordezkagarri = ordezka daitekeena*.
>
>
>
> Baina "representatividad" ez da hori.
>
>
>
> DRAEren arabera, *representatividad = cualidad de representativo*. Eta *representativo
> = que sirve para representar algo*.
>
>
>
> Alegia: zerbaiten (erakunde baten, sindikatu baten...) *representatividad
> *da erakunde horrek inor ordezkatzeko duen indar edo balioa.
>
>
>
> Egia da euskaraz -*garri *atzizkiarekin saltsa handi samarra daukagula,
> batzuetan esanahi "aktiboz" erabiltzen delako (adibidez, *oroigarria *da
> oroitarazten duena; *leungarria *da leuntzen duena) eta beste batzuetan
> "pasiboz" (*jakingarria *da jakina izatea merezi duena; *gorrotagarria *da
> gorrotatua izatea merezi duena).
>
>
>
> Nire proposamena, labur-labur: representatividad = ORDEZKARITASUNA.
> Euskaraz, ikusten dugu guztiz posiblea dela substantibo bati -*tasun *atzizkia
> jartzea: *naziotasun, lurraldetasun, gizontasun, zentzutasun*,
>
>
>
> Eta *ordezkari *substantiboari -*tasun *gehituz, nolakotasun neurgarri
> bihurtzen dugu substantibo hori.
>
>
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251209/f23689c1/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago